CV Carmen Peñafiel Saiz

Carmen Peñafiel Saiz

Irudia

Kazetaritza Saila
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Sarriena auzoa z/g. 48940. Leioa (Bizkaia)
Telefonoa: (+34) 946012378
Posta elektronikoa: carmen.penafiel@ehu.eus

Kazetari eta irakaslea da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kazetaritza Sailean. Doktorea da Informazio Zientzietan (1992) eta Unibertsitateko Katedraduna. Irakasle lanetan jardun aurretik, SER irrati katean, Bilboko Radio Popularren, eta Radio Euskadi-EITBn egin du lan askotariko zereginetan; albistegien eta kultura eta aisialdiko saioen errealizazioa eta zuzendaritza. Halaber, RNE-País Vascoren Escrito en el aire irratsaioan solaskide izan da. Gaur egun, hiru ikergai nagusi ditu: «Komunikazioa eta osasuna», «Kazetaritzako narratiba berriak» eta «Prentsa askatasuna eta kazetarien segurtasuna».

Carmen Peñafielek ibilbide luzea egina du unibertsitate kudeaketan: Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluko kide lau urtez; unibertsitateko Klaustroko kide sei urtez; Kazetaritza Saileko zuzendari ia zazpi urtez; Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko batzordekide; eta Euskal Irrati Telebistako LEP publikoaz arduratu den batzordeko kide 2010-2011 artean. Gaur egun, UPV/EHUko Gizarte Komunikazioko doktorego programaren zuzendaria da, hala nola Kazetaritzako Gradu Tituluaren koordinatzailea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Doktorego Eskolako Batzorde Iraunkorreko kidea eta Doktorego Eskolako Zuzendariko kidea. ANECAn, Gizarte Zientzien arloan, akademia ebaluatzailea izan da; ANEPen, ikerketa proiektuak ebaluatu ditu; Gaztela eta Leongo Kalitate Agentzian, unibertsitate pribatuko doktore laguntzaile, doktore kontratupeko eta kontratupekoen figuretan irakasleak akreditatzeko batzordeko kide izan da; eta transferentzia seiurtekoen 2018ko deialdian, adituen ebaluazio batzordeko kide ere bai.

26 ikerketa proiektutan hartu du parte, eta ikertzaile nagusia izan da 13tan. Proiektu horietako bat Europar Batasunaren VI. Esparru Programaren barnean egin da, eta horren UPV/EHUko erantzule partnerra izan da. Komunikazio Ikerketako Espainiako Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen presidenteordea da, eta zuzendaritzako kide izan da 2008az geroztik, baita Groupe d’Études sur la Radiodifusion (GRER) taldeko batzorde zientifikoko kide ere. IREN- International Radio Research Network ikerketa taldearen sortzaileetako izan zen, eta UPV/EHUko erantzule partnerra, Europar Batasuneko beste 10 herrialderekin. Haren kalitate indizean, Google Scholarren 660 alditan baino gehiagotan aipatzen dutela nabarmendu behar da (h indizea = 15, i10 = 25). Bost seiurteko aitortzen dizkio CNEAIk, eta irakaskuntzan sei bosturteko egin ditu.

Hainbatetan izan da ikertzaile gonbidatu AEBtako zentro hauetan: Nevadako Unibertsitatea (2008); Basque Studies Center-Reno (2008); Kaliforniako Unibertsitatea-San Diego-UCSD (2011) ospetsua; baita irakaskuntza berrikuntzako egonaldiak ere Institut for Informasjons og Medievitenskap-Bergen (Norvegia, 2007) eta Monterreyko TEC teknologia zentroan - Tolucako campusa (Mexiko, 2001 eta 2006). Ez dira horiek, hala ere, nazioarteko mugikortasuneko merezimendu bakarrak. Azken 10 urteetan 6 doktorego tesi zuzendu ditu, horietatik hiru nazioarteko aipamena jasotakoak. Ikertzaile nagusia da HGH Talde Finkatuan (Media, Society & Education / Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza). UPV/EHUk aitortutako talde ofiziala da 2019ko urtarrilaren 1az geroztik. Ikertzaile nagusi da, baita ere, Cartografía del Periodismo reposado/lento (Slow Jounalism) digital en español: Recopilatorio de prácticas innovadoras y de calidad proiektuan. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak (MINECO) finantzatutako proiektua da, erreferentzia honekin: CSO 2016-76020-R (EIA/EGEF, EB).

Carmen Peñafiel bi alabaren ama da, eta bi-biek unibertsitate ikasketak amaituta dituzte: Nereak, Albaitaritza Medikuntzakoak (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta Izaskunek, Erizaintzakoak (Euskal Herriko Unibertsitatea). Aisialdian, gozatzea, familiarekin bidaiatzea, irakurtzea, argazkilaritza eta pintura ditu gustuko.