Ikerketaren arloko errektoreordea

José Luis Martín González - Curriculum vitae

 

Harremenetarako

Idazkaria:

Kokapena:

Errektoretza

Posta helbidea:

Sarriena, z/g  48940-Leioa (Bizkaia)

 

Eskuduntzak

  • UPV/EHUn ikerketa jarduera programatzea eta bultzatzea.
  • UPV/EHUk parte hartzea ikerketa jardueretan eta deialdi lehiakorretan, mota guztietako erakunde pribatu zein publikok, bertako zein beste herrialde batzuetakoek, bultzatuak edo deituak.
  • Estatutuetako 97. artikuluak eragindako kontratuak sinatu eta gainbegiratzea, egoki denean.
  • Irakasleen ikerketa jardueraren ebaluazioa.
  • Ikerketako Zerbitzu Nagusiak eta azpiegitura zientifikoak
  • Unibertsitate biblioteka eta informazio zientifikoa eta dokumentazioa erabiltzeko baliabideak.
  • Ikerketa jardueraren etika.
  • Ikerkuntzaren inguruko programa, beka eta laguntzei buruzko erabakiak eta berauen onuradunei buruzkoak.
  • Unibertsitatearen ordezkaritza, UPV/EHU kide duten erakundeen gobernu organoetan (bereziki ZTBES), beste errektoreordetza batzuei legokiekeen ordezkaritza espezifikoa ezertan ukitu gabe.
  • Hitzarmen eta akordioen sinatzea, bere eskumeneko gaietan erakunde publiko eta pribatuekin ikerkuntza, transferentzia eta berrikuntza sustatzearren, Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloan eskumenik duen errektoreordetzarekiko koordinazioan.
  • Ordezkaritza eta lankidetzarako harremanak, erakunde publiko eta pribatuekin ikerkuntza, transferentzia eta berrikuntza sustatzeko, beste errektoreordetza batzuei legokiekeen eskumena ezertan ukitu gabe.
  • Unibertsitate institutuak eta UPV/EHUren ikerkuntzarako bestelako egiturak.