errektore_hauteskundeak_faqs_Preguntas frecuentes sobre el Proceso de Obtención de PIN para el portal de voto

2. Bozkatzeko atarirako PIN kodea lortzeko prozedurari buruzko ohiko galderak

1. Eskatu nuen PIN kodea, baina ez dut gogoratzen.

Galdu edo ahaztu egin baduzu PIN kodea, birritan eskatu ahalko duzu beste bat. Horretarako, https://pnyx.scytl.com/upv-ehu-otl/requestPIN/sendOTL?lang=eu helbidean sartu beharko duzu, eta zure datuak idatzi beharko dituzu, sistemak erabilera bakarreko beste esteka bat igor diezazun. Dagoeneko 3 PIN kode eskatu badituzu, UPV/EHUko euskarri-zentrora deitu ahalko duzu, beste baimen bat eskuratzeko.

2. Erabilera bakarreko esteka eskatu dut, baina ez dut mezurik jaso. Zer egin behar dut?

Mezu elektronikoa ikaslearen posta-kontuan jasoko duzu, ikaslea izanez gero, edo postakontu korporatiboan, unibertsitateko langilea izanez gero.
Ez baduzu mezurik jaso, aukera hauek dauzkazu:

  • Begiratu mezu baztergarrien karpetan; baliteke mezua hara iritsi izana. Hala izanez gero, erantsi igorlea zure agendara, hurrengo mezuak sarrera-erretiluan jasotzeko.
  • Berez, berehala jaso behar zenuke erabilera bakarreko estekaren mezua, baina, plataformari ez dagozkion arrazoiak direla tarteko, baliteke mezua atzeratzea. Itxaron minutu batzuk.
  • Mezua jaso gabe jarraitzen baduzu, gogoratu berriz eska dezakezula erabilera bakarreko esteka.

3. Bozkatzeko atarirako PIN kodea erabilera bakarreko loturaren bidez eskuratzeko gakoa sartzen saiatzen naiz, baina kodea dagoeneko berreskuratuta dagoela esaten dit.

Gogoratu behin bakarrik sartu ahal izango zarela estekan. Nabigatzailea ixtean, ezingo zara berriz sartu PIN kodea berreskuratzeko estekan. Garrantzitsua da kodea gordetzea edo apuntatzea; hala egin ezean, mesedez, eskatu beste PIN bat.

4. Bozkatzeko atarirako PIN kodea erabilera bakarreko estekaren bidez eskuratzeko gakoa sartzen saiatzen naiz, baina kodea berreskuratzean arazoren bat dagoela esaten dit.

Baliteke erabilera bakarreko esteka behin baino gehiagotan eskatu izana. Hala izanez gero, azken mezu elektronikoan ageri den erabilera bakarreko esteka erabili behar duzu. Begiratu berriz posta elektronikoko sarrera-erretilua; sakatu erabilera bakarreko azken esteka, eta
sartu berriz gakoa.

Hala eta guztiz ere ezin baduzu kodea berreskuratu, mesedez, eskatu berriz PIN kodea.

5. Sistemak legezko testu bat onartzera behartzen nau. Zer gertatuko da onartu nahi ez badut?

Legezko testuan azaldutako baldintzak nahitaezkoak dira botoa eman ahal izateko, beraz, onartu egin beharko dituzu. Ez badituzu betetzen edo ez badituzu onartu nahi, ezingo duzu bozkatu.

6. Erabilera bakarreko esteka eskatu dut, eta bi mezu jaso ditut. Zer egin behar dut?

Baliteke erabilera bakarreko estekaren mezua bi aldiz jasotzea, baina hori ez da arazo. Bi mezuek esteka bera izango dute. Nahi duzuna ireki dezakezu, baina gogoan izan behin bakarrik erabili ahal izango duzula.

7. PIN kodea eskuratzeko sistemak sartu dudan informazioa okerra dela esaten dit.

Zure PIN kodea eskatu ahal izateko, behar bezala sartu beharko dituzu erabiltzaile-zenbakia eta GAUR plataforman edo Langileen Atarian emandako gakoa.