Literatura como documento histórico

Irudia

Tradizioz, literatura bere testuinguru historikoaren isla gisa ulertu izan da. Ikuspegi horren aurrean, ordea, azken hamarkadetan defendatu da literatura-testuek modu aktiboan laguntzen dutela historia eraikitzeko prozesuan; hau da, sistema sozial, politiko, ideologiko eta kulturalean integratuta daude, eta ideologia eta gizarte-mugimenduak sortzen laguntzen dute.

Horregatik, IdeoLit (Literatura dokumentu historiko gisa) ikerketa-taldearen helburua literatura-testua testuinguru sozial, politiko, ideologiko eta kulturalarekin duen harremanean aztertzea da, literaturaren historiarako zein historia nazional eta unibertsalerako esanguratsuak diren hainbat unetan, eta arreta berezia jartzea literatura-testuen eta botere-egituren arteko harremanari.