Berria

Berria

Xabier Leteren poesiaren antologia bat ingelesez argitaratu da

Lehenengo argitaratze data: 2026/10/05

Xabier Lete. 60 Poems  argitaratu berri da, Xabier Leteren hirurogei poema biltzen dituen euskarazko eta ingelesezko antologia, haren poesia nazioarteko eta, bereziki, ingelesezko irakurlegoari hurbiltzeko asmoz.

Lurdes Otaegi eta Alex Gurrutxaga IdeoLit ikerketa-taldeko kideek egin dute poemen hautaketa, baita liburukiak jasotzen duen azterlan kritikoa ere. Ingelesezko itzulpenak Kristin Addisenak dira, eta hitzaurrea Kirmen Uribek idatzi du.

Estatu Batuetan Sundial House argitaletxeak plazaratutako antologia urrats garrantzitsua da Xabier Leteren obraren eta, oro har, euskal literaturaren nazioarteko zabalkundean.

Argitalpena irailaren 30ean aurkeztu zen Donostian, eta 2026ko azaroaren 12an Columbia Universityn, New Yorken, egingo da nazioarteko aurkezpena.

Berriak

Saria

Alex Gurrutxaga, premiado con la beca Santiago Onaindia

Lehenengo argitaratze data: 2023/12/13

Alex Gurrutxaga IdeoLit Ikerketa Taldeko lankidea eta UPV / EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea zoriondu nahi dugu, Lorea Jainagarekin batera Amorebieta-Etxanoko Udalak bi urtean behin antolatzen duen Santi Onaindia beka lortu baitu.

Lourdes Iriondoren literatura arloko ekarpena aztertuko dute. Haren kantuko ‘ez gaude konforme’ erabilita, argi utzi nahi dute ez daudela konforme erreferente hori hain ezezagun izatearekin, eta haren alderdi literarioa aldarrikatzeko gogoa erakutsi dute. Hori izango da bildumako hurrengo lana.