Aurkezpena

"Transizio literarioak/literaturak trantsizioan" Nazioarteko Kongresua

Irudia
2025eko urtarrilaren 15etik 17ra "Transizio literarioak/literaturak trantsizioan" Nazioarteko Kongresua egingo da Gasteizen, UPV/EHUko Letren Fakultatean, IdeoLit: Literatura dokumentu historiko gisa Ikerketa-taldeak antolatuta. Kongresu honen helburu nagusia “trantsizio” kontzeptuari buruzko gogoeta zabala egitea da, hau da, ibilbide historiko, kolektibo eta gizabanakakoan, bizitzako ala literaturako ibilbidean, aldaketa-garai gisa ulertuta. Aldaketa-garai honetan ezagutza berriak, epistemologia berriak eta bizitza eta esperientzia ulertzeko modu berriak sortuko dira. Bilakaera horrek, aurreko garaietik aldentzen denak eta etorkizunaren promes gisa proposatzen denak, sortzen ari diren diskurtsoei, iruditeri berriei, esperientziaren adierazpen berriei, nortasun indibidual eta sozial berriei bide ematen die, eta era berean tradizio guztiei eragiten die. Hain zuzen ere, garai baten amaierari, amaiera horren inguruko esperientziari, narrazioari eta irudikapenari buruzko hausnarketa artikulatzen duten dokumentu literarioetan jartzen dugu arreta. Alaber honek guztiak garai berrirantz urratsak ematea esan nahi du, berritasuna edo/eta aurreko garaiaren suntsipena dakarrelarik. IdeoLit Taldeak antolatutako lehen kongresu hau garai klasikotik gaur egunera arteko literatura aztertzen duten ikertzaile guztiei dago zuzendua, betiere “trantsizio” kontzeptuarekin lotuta.