BANNER_PORTAL_EMPLEO
recurso_bolsas_2022_09_26
PASO_DE_AUXILIAR_A_DOCTOR
zea
Doktoreak zerrenda osagarritik doktoreen zerrendara igarot
Lehenengo argitaratze data: 2023/07/28
UPV/EHUko Irakasleen Ordezkoen Zerrendak Osatzeko eta Gestionatzeko Arautegiak (2022ko maiatzaren 18ko EHAA) honako hau xedatzen du 2. artikuluan:
“Era berean, arlo jakin bateko zerrenda osagarrian dagoen izangairen batek doktore titulua lortzen badu eskariak aurkezteko epea behin bukatuta, titulua aurkeztu ahal izango du eta zerrenda nagusian sartu. Horrelakoetan, izangai hori jatorriz zerrenda nagusian zeuden doktore tituludunen atzean egongo da, eta ez da puntuaziorik berrikusiko zerrenda eguneratu arte.”
PROZEDURA, URRATSEZ URRATS
1.- Lan poltsa osagarriak puntuatuta egon behar du; interesdunak, hortaz, zerrendan ezarritako gutxieneko puntuazioa edo handiagoa izan behar du lan poltsan sartu ahal izateko.
2.- Interesdunak doktore titulua eskuratzea.
3.- Interesdunak eskaera egin behar dio IRIen arloko errektoreordeari, eta doktore izaera egiaztatu behar du, kasuan kasuko tasak ordaindu ondoren ematen den titulu edo ziurtagiria aurkeztuta.
4.- Interesdunak lan poltsan sartzeko ezarritako baldintza espezifikoak bete behar ditu (doktoregoari dagokion titulazioaren arloetakoak edo bestelakoak).
5.- Interesduna azken postuan sartuko da doktoreen lan poltsan (une horretan dagoen ordenaren arabera, ezarritako gutxieneko nota eta balizko doktore berriak kontuan hartuta).
6.- Doktoreen lan poltsan sartzeko eskari bat baino gehiago badago, UPV/EHUko erregistroan jasota dauden bezala ordenatuko dira izangai berriak, hau da, doktoreen lan poltsan sartzeko egin diren eskaeren hurrenkera berean.
Lan-poltsak - Behin betiko zerrenda
-
ERABAKIA, 2023ko MAIATZAREN 9koa, IRAKASLE IKERTZAILEEN ARLOKO ERREKTOREORDEARENA, ZEINAREN BIDEZ ONARTZEN BAITA UPV/EHUko IRAKASLEAK ORDEZKATZEKO BEHARRAK BETETZEKO LAN POLTSA OSAGARRI BERRIETAN LAN POLTSETAN SARTZEKO LEHIAKETA PUBLIKOAN ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA (ERANSKINEAN AIPATUTAKO POLTSAK).
(Lan-poltsa)
Onartuen eta baztertuen zerrenda -
ERABAKIA, 2023ko APIRILAREN 5ekoa, IRAKASLE IKERTZAILEEN ARLOKO ERREKTOREORDEARENA, ZEINAREN BIDEZ ONARTZEN BAITA UPV/EHUko IRAKASLEAK ORDEZKATZEKO BEHARRAK BETETZEKO LAN POLTSA OSAGARRI BERRIETAN ETA DOKTOREEN LAN POLTSETAN SARTZEKO LEHIAKETA PUBLIKOAN ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA (ERANSKINEAN AIPATUTAKO POLTSAK).
(Lan-poltsa)
Onartuen eta baztertuen zerrenda -
ERABAKIA, 2023ko OTSAILAREN 22koa, UPV/EHUko IRAKASLE-IKERTZAILEEN ERREKTOREORDEARENA, ZEINAREN BIDEZ ONARTZEN BAITA UPV/EHUko IRAKASLEAK ORDEZKATZEKO BEHARRAK BETETZEKO DOKTOREEN IZANGAIEN LAN POLTSA BERRIETAN SARTZEKO LEHIAKETA PUBLIKOAN ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO LEHIAKIDEEN BEHIN BETIKO ZERRENDA (salbu 140, 323 eta 325 zenbakidun lan-poltsak).
(Lan-poltsa)
Onartuen eta baztertuen zerrenda