EPE 2024 - ZERRENDAK (2024/11/11ko behin-behineko zerrenden eguneratzea)
Lehenengo argitaratze data: 2024/11/26
2024ko Irakasle-ikertzaileen arloko EPEa
2024KO irailaren 26an, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak Irakasle.ikertzaileen arloko 2024 Enplegu Publikoaren Eskaintza (EPE) eta barne-promosioa onartu zituen. Egun horretan bertan barne-promoziorako plazak zehaztu ziren, Gobernu Kontseiluak ordura arte sorturiko plaza guzti-guztiak EPEan sartuz. Orobat, irakasle iraunkor (funtzionario zein lan-kontratudun)plazetan erabili beharreko araudioa onartu zen.
- Barne-promozioa (Katedrak eta irakasle osoko plazak)
Goian aipatutako Gobernu Kontseiluan barne promozioan 2024ko EPEan deituko diren unibertsitateko katedren eta irakasle osoko plazen zerrendak onartu ziren:
II. eranskina - EPE24ko barne promozioko katedrak
II. eranskina - EPE24KO barne promozioko irakasle osoko plazak
- Txanda librea (Titular eta Agregatu plazak)
¿Nola antolatuko da 2024ko EPEa txanda libreko egonkortzeko plazei dagokionez?
2024ko EPEko txanda librean, 174 plaza onartu ziren: 40 irakasle titular (TU), 107 irakasle agregatu (AG) ETA I3 ziurtagiria dutenentzako erreserbari dagozkion 27 plaza.
Plaza horien guztien helburuak dira:
1) Irakasle atxikiak eta laguntzaile doktoreak egonkortzea;
2) Irakasle elkartu klinikoak egonkortzea;
3) kategoria iraunkorren arteko mugimenduak ahalbidetzea; eta
4) ibilbide luzeko ikertzaileak egonkortzea.
2024KO irailaren 15ean, beren irakasle atxiki edo irakasle laguntzaile doktore plazak arauz betetzen zuten pertsonak, bi urteko gutxieneko antzinatasuna eta irakasle iraunkor izateko akreditazioa baldin badituzte, EPErako zerrendetan sartu ahal izango dira [goiko 1) helburua]. Hau da, haien plazak transformatuz, plaza iraunkor bat eskaini ahal izango da EPEan, baldin eta UPV/EHUko Irakasleen Batzordeak zehazturiko bloke eta lehentasun irizpideak aplikatuz plaza libre badaude. (Irizpide hauei buruzko detaileak beheko fitxategian aurki daitezke)
0-1-2-3. BLOKEAK
EPEaren diseinua eta ditugun datuak kontuan hartuz, ondorioztatu ahal da lehenengo lau blokeetako pertsonek betetzen dituzten plazak zuzenean sartu ahal izango direla EPEan:
0. Desgaitasun aitortuak;
1. atxiki gisa gehieneko epea agortuak;
2. desagertzear dauden kategoriak;
3. bitarteko kontratu luzeak.
Hori dela eta, irailaren 26an bertan, Gobernu Kontseiluak 6 TU eta 27 AG plaza zehaztu zituen. (Ikus beheko fitxategia) Bloke hauetako batean egon behar duzula uste baduzu eta beheko fitxategian agertzen ez bazara mezu bat bidali behar duzu zure datuekin ope-epe@ehu.eus helbidera 2024/11/8 baino lehen.
4. BLOKEA (TU akreditazioa duten Irakasle agregatuak eta ikertzaile doktoreak)
Irakasle Titularra izateko akreditazioa duten irakasle agregatuen eta ikertzaile doktore iraunkorren zerrenda argitarau egin da, orain okupatzen duten plazaren eta akreditazioaren dataren katuekin (ikus beheko fitxategia).
Zerrenda honetan agertzen bazara eta nahi baduzu zure plaza irakasle titular plaza batean bihurtzea, mezu bat bidali behar duzu zure datuekin epe-iip@ehu.eus helbidera 2024/11/8 baino lehen.
Bestalde, aipatutako baldintzak betetzen badituzu eta zure paza irakasle titular plaza batean bihurtzea nahi baduzu, orduan (1) bidali zure akreditazioa helbide honetara: gestion.vicer.pdi@ehu.eus eta (2) mezu bat bidali zure datuekin epe-iip@ehu.eus helbidera 2024/11/8 baino lehen.
5. BLOKEA (gaur egun Irakasle atxikiak direnak, aurreko blokeetan sartzen ez badira)
Bloke ahu bi azpibloketan bananduta dago:
5.1. azpiblokea: TU akreditazioa duten irakasle atxikien blokea
5.2. azpiblokea: irakasle kontratatu doktore edo agregatu akreditazioa duten irakasle atxikien blokea
Azpibloke bakoitzeko zerrendako kideak ordenatu dira, kontuan hartuta UPV/EHUn emandako zerbitzu urteak irakasle bezala (X) kasu honetan ez da aplicatu arduraldi partzialari dagokion zati proportzionala, eta akreditazioaren antzinatasun urteak (Y) (titular izateko akreditazioarena lehenengo azpiblokean eta edozein motatako irakasle iraunkor izateko akreditazio zaharrenaren bigarren azpiblokean), formula honi jarraituta:
PUNTUAZIOA = 0,75 X + Y
6. BLOKEA (gaur egun Irakasle laguntzaile doktoreak direnak - LOSU, aurreko blokeetan sartzen ez badira)
Bloke hau bi azpibloketan bananduta dago:
6.1. azpiblokea: lehenik TU akreditazioa duten irakasle laguntzaile diktoreen blokea.
6.2 azpiblokea: eta gero irakasle kontratatu doktore edo agregatu akreditazioa duten irakasle laguntzaile doktoreen blokea
Azpibloke bakoitzeko zerrendako kideak ordenatu dira, kontuan hartuta UPV/EHUn emandako zerbitzu urteak irakasle bezala (X) kasu honetan ez da aplicatu arduraldi partzialari dagokion zati proportzionala, eta akreditazioaren antzinatasun urteak (Y) (titular izateko akreditazioarena lehenengo azpiblokean eta edozein motatako irakasle iraunkor izateko akreditazio zaharrenaren bigarren azpiblokean), formula honi jarraituta:
PUNTUAZIOA = 0,75 X + Y