Iragarkia

Berriak

IRAKASLE IKERTZAILEEN ALTAK/BAJAK

MEDIKUAREN ALTAK ETA BAJAK JAKINARAZTEKO PROZEDURA

Lehenengo argitaratze data: 2024/01/16

EZIN BAZARA LANERA JOAN:

Lanera joatea eragozten dizu egoera batean bazaude, lehenbailehen jakinarazi behar diozu ikastegiari eta, bereziki, zure sailari. Gainera, osasun arrazoiengatik bada, baja medikoa eskatu behar duzu.

Gizarte Segurantzaren sisteman dauden lan-kontratudun irakasle-ikertzaileen kasuan, medikuak baja eman ondoren, edo haren berrespena edota alta, izapidetzea automatikoa da irakaslearentzat.

Ez, ordea, MUFACEko funtzionarioen irakasle-ikertzaileen kasuan, eta honela jokatu behar dute ABE egoeraren hasieran (hasierako baja):

  • Medikuek baja-partea eman behar diote MUFACEk horretarako duen formatuan:
  • MUFACEren baja-partea
  • Irakasleak posta elektronikoz bidaliko du ABE egoeraren hasierako partea, helbide elektroniko honetara:

         neg.profesorado-funcionario@ehu.eus

  • Gainera,ABE egoera hasi eta lau egunen buruan gehien jota, originala bidaliko du, Administrazioarentzat, postaz, barne postaz edo ikastegian/sailean ezarritako kanalak erabilita, helbide honetara:

 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Pertsonaleko Gerenteordetza

Irakasle Funtzionarioen Bulegoa

Sarriena auzoa z/g

48940 Leioa

 

Bajak iraun bitartean, MUFACEren berrespen parteak:

Baja eta alta parteekin bezala jokatuko du irakasleak: hau da, hasieran partea bidaliko du posta elektronikoz; gero, originala. Kasu honetan, hiru egun balioduneko epean bidaliko da.

 

LANPOSTURA ITZULTZEAN:

Era berean, beharrezkoa da ere berehala jakitea noiz hartuko den alta, ordezkapena egiteko kontratatu den pertsonari abisatu eta, hala badagokio, ordezkapen ardurak bertan behera uzteko. Horregatik, ziur dakizunean zein den altaren data, bajaren modu berean jakinarazi behar duzu.

Gainera, MUFACEko funtzionarioen irakasle-ikertzaileen kasuan, honela jokatu behar dute ABE egoera amaitzean (alta):

  • Medikuek alta-partea eman behar diote MUFACEk horretarako duen formatuan:

  • Irakasleak posta elektronikoz bidaliko du altaren parte medikoa, baja bidali zuen helbide elektroniko berera.

         neg.profesorado-funcionario@ehu.eus

  • Gainera, partea eman eta hurrengo egun balioduna amaitu baino lehen, originala bidaliko du. Administrazioarentzat, postaz, barne postaz edo ikastegian/sailean ezarritako kanala erabilita, bajaren partea bidali zuen helbide berera.

Deialdi Irekiak

Deialdi bideratuak