EPE 2023

EPE 2023 - OHARRA

Lehenengo argitaratze data: 2024/01/29

OHARRA

  • UPV/EHUn Irakasle Atxiki edo Irakasle Laguntzaile Doktore plaza bat arauz betetzen ari bazara (edo kategoria horietan ezarritako gehieneko denbora bete baduzu eta orain LEParen zain bazaude, bitarteko kontratu batekin), eta figura iraunkor baterako akreditazioa baduzu (PCD Doktore kontratudun irakaslea, irakasle agregatua edo irakasle titularra), gestion.vicer.pdi@ehu.eus helbidera bidali ahal diguzu, datua IRI-zerbitzuan jasota gera dadin.

Hala ere, 2024ko Lan Eskaintza Publikoan egonkortze-plazak zehazteko erabiliko diren irizpideak ezartzen direnean, irizpide horiek argitaratuko ditugu eta epe berriak ezarriko dira akreditazioak bidaltzeko, behin-behineko zerrendak argitaratzeko, akatsak zuzentzeko, etab.

 

  • UPV/EHUn IDP (Ikertzaile Doktore Iraunkor) edo Irakasle Agregatu lanpostu bat betetzen baduzu eta Unibertsitate Irakasle Titular lanpostu bat eskuratu nahi baduzu, horretarako akreditatuta bazaude, zure akreditazioa gestion.vicer.pdi@ehu.eus helbidera bidal diezagukezu, datua IRI Zerbitzuan jasota gera dadin.