Ikasle elkarteen jarduerak gauzatzeko diru laguntzen esleipenaren deialdia

Deialdiaren argibideak deskargatu (pdf, 145 Kb)

IKASLE ELKARTEEN JARDUERAK GAUZATZEKO DIRU LAGUNTZEN ESLEIPENAREN DEIALDIA

DEIALDIAREN HELBURUA:

Deialdi honen helburua Ikasle Elkarteen jardueren sustapena gauzatzea da, UPV/EHUko gune barruan. Parte hartzeko eskubidea izango dute eskaera egiteko unean izena emanda daukaten Ikasle Elkarteak.

 

DEIALDIAREN EGUTEGIA: (14:00 arte)

  1. deialdia 2. deialdia
Jarduerak gauzatzeko datak: 2014/01/01 eta
2014/08/31 bitartean
2014/09/01 eta
2014/12/31 bitartean
Eskaerentzako azkeneko eguna: Otsailak 28, 14:00 arte Irailak 5, 14:00 arte 
Ebazpenaren plazaratzea: Martzoak 7 Irailak 12 
Plazo de alegaciones: Martzoak 14  Irailak 19

 

DEIALDIAREN ZENBATEKOAK:

Zenbateko guztira 20.000€ da bi deialditan banatzen da hau:

  • Lehen deialdia:       %60    (12.000 €) 
  • Bigarren deialdia:    %40     (8.000 €)

ESKAERAREN AURKEZPENA:

Honen eskaera AC1 eranskinean egin beharko da UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak baliatuko duen arautegiaren arabera ikasle.kontseilu@ehu.es helbidearen bitartez.

Originala UPV/EHUko Erregistro ofizialaren bidez bidali beharko da edo zuzenean UPV/EHUko Ikasle Kontseiluko egoitzaren bitartez.

Bestalde, honen kopia eskaneatu bat bidaliko da hau erregistro ofizialaren bitartez gauzatzen bada ikasle.kontseilua@ehu.es helbidera. Otsailak 28 eta irailak 12 bainao lehen hurrenez hurren.

 

EBALUAKETARAKO IRIZPIDEAK:

  Parte hartuko duten UPV/EHUren ikasle kopurua  25 puntu
 Euskara UPV/EHUn bultzatu eta normaltzeko egingo den ekarpena  20 puntu
 Aurkeztutako aurrekontuaren zenbateko guztitik kanpo finantzaketari dagokion ehunekoa  15 puntu
 Elkartearen jarduera etengabea UPV/EHUn  15 puntu
 Aurreko hiru urteetan araudia betetzea  5 puntu
 Aurkeztutako jardueraren jarraitutasuna  10 puntu
 Berdintasuna bultzatzea  10 puntu

 

ESLEIPENERAKO ZENBATEKOAK:

Batzorde Ebaluatzaileak emandako puntuazioen arabera, eman beharreko zenbatekoa honako hau da:

Lortutako
puntuazioa
Aurrekontu osoaren
gaineko emakidaren %
  20 eta 40 bitartean %20
 40 eta 60 bitartean  %40
 60 eta 80 bitartean  %60
 80 eta 100 bitartean  %80

Gehienez aurkeztutako aurrekontuaren % 80 emango da, betiere emandako eskarien guztizkoak ez badu deialdirako onartutako kopurua gainditzen.

Salbuespenez, eta 250€-tik beherakoa kostua duten jardueratarako, Ikasle Kontseiluaren Batzorde Ebaluatzailearen iritzira utziko da aurkeztutako aurrekontuaren % 100 diruz laguntzeko aukera.

 

JUSTIFIKAZIOA

Jardueraren arduradunak, hilabeteko epean, azaroaren 30a baino lehen betiere, justifikazio-txostena osatu eta bidaliko du, honako informazio honekin:

  • Jarduerari buruzko txostena -argazkiekin, ahal izanez gero-: gorabehera guztiak, aldaketarik izan den hasierako proiektuari dagokionez, eta jardueraren arrakastari buruzko iruzkina.

  • Eskarian aurkeztu den gastu osoa justifikatzen duten faktura originalak edo UVP/EHUko Ikasle Kontseiluak konpultsatutako kopia. UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren izenean fakturatuta egongo dira soilik emandako zenbatekoari dagozkionak.