UPV/EHUko Ikasle Kontseilua

UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak ikasle guztiak ordezkatzen ditu, bai unibertsitate-organoetan, bai erakunde eta elkarte publikoen eta pribatuen aurrean. Ikasle Kontseilua Batzarrak osatzen du, eta Batzarrak, beste egiteko batzuen artean, burua aukeratzekoa du.

UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak hainbat forotan ordezkatzen ditu ikasleak:

Konpentsazio Epaimahaia

Konpentsazio Epaimahaiko burua Inmaculada Maiz Irakaskuntza Antolakuntzako Zuzendaria da, eta epaimahaikideak Gobernu Kontseiluak izendatutako bost irakasle dira.

Horrez gain, epaimahai horren bileretara UPV/EHUko Ikasle Kontseiluko burua (edo berak eskuordetutako pertsona) joaten da. Bilera horietan hitz egiteko eskubidea du, baina botoa ematekoa ez.

Batzorde honen arauak hobeto ezagutzeko, irakur itzazu Ikasleen Arautegiaren azken artikuluak.

Gaur egun, ikasleen ordezkaria Konpentsazio Epaimahaian Iker Martin da.

Batzorde paritarioa

Batzorde Paritarioan ordezkari-kopuru bera dute Errektoretza Taldeak eta UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak, eta haiek osatzen dute batzordea. Burua Maite Zelaia ikasleen errektoreordea da. Bilera horietan zein gai jorratuko diren, nork joan behar duen zehazten da.

Batzorde honen arauak Ikasleen Arautegian jasota daude.

Protokoloa, ikasleen gaietarako batzorde parekidearen funtzionamendurako (pdf, 61 Kb)

Estatuko Ikasle Unibertsitarioen Kontseilua

Estatuko Ikasle Unibertsitarioen Kontseilua Ikasleen Estatutuari buruzko Errege Dekretuaren bitartez sortu eta 2011ko apirilaren 5ean eratu zen. Burua Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzan ahalmena duen Ministerioko titularra da.

Kontseiluan Estatuko unibertsitate guztietako ordezkariak daude, eta jakintza-arloaren araberako batzordeetan antolatuta dago. Gainera, hainbat batzordetan eta erakundetan ikasleen ordezkariak izendatzeko organo arduraduna da.

Gaur egun, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluko buruak baditu honako izendapen hauek ere:

  • Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen Batzordeko buru
  • Ministerioaren mende dagoen Beken eta Errendimendu Akademikoaren Behatokiko kide.

Gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez Kontseiluaren webgunean.

Unibertsitate Publikoetako Ikasleen Ordezkariak Koordinatzeko Erakundea -CREUP-

Erakunde hau ikasleak ordezkatzeko Estatuko elkarterik handiena da, eta bertan biltzen dira unibertsitate publikoak ordezkatzeko maila goreneko organoak. Horrez gain, Europako Ikasleen Elkarteko kide ere bada. Bileretan Estatuko ikasle guztiengan eragina duten gaiak aztertzen dira.

UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak foro horretan parte hartzen du, UPV/EHUko ikasleon arazo asko gainerako ikasleek ere badutelako. Gainera, Estatuko erakunde horrek euskara, gure hizkuntza, aintzat har eta defenda dezan bultzatzen dugu.

Gaur egun, Unibertsitate Publikoetako Ikasleen Ordezkariak Koordinatzeko Erakundeko (CREUP, gaztelaniazko siglen arabera) prentsa-arduraduna UPV/EHUko Ikasle Kontseiluko burua da:

Gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez erakundearen webgunean: www.creup.es