OINARRIAK (Netbook)

  1. Lehiaketa honen helburua UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren zale egitea da, Facebook eta Twitter sare sozialetan eta unibertsitatean euskaraz ikasteak balio erantsia duela adieraztea.
  2. UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren Facebook-eko profileko zale egin eta "Zergatik da ona euskaraz ikastea?" galderari erantzunez  parte hartuko du lehiaketan erabiltzaileak.
  3. Twitter-en @ehu_ikasleak perfilaren zale egin behar zara eta ondorengo galderari erantzun: Zergatik da garrantzitsua euskaraz ikastea? Eta gehitu #EHUnEuskaraz hashtag-a.
  4. Promozio honetan parte hartzeko  erabiltzaileek hainbat ezaugarri beteko dituzte:
    1. EHUko Ikasle Kontseiluaren orriaren zalea izatea http://www.facebook.com/ikaslekontseilua
    2. 17 eta 30 urte bitartekoa izatea.
  5. Saria NETBOOK bat izango da, profilaren lagun egiten zareten guztien artean zozketatzeko.
  6. Parte hartzeko epea: uztailaren 15etik abuztuaren 15era.
  7. Erantzun ezegoki eta lekuz kanpokoak bidaltzen dituzten erabiltzaileak zozketatik kanporatuak izango dira.
  8. Zozketa abuztuaren 20an burutuko da ausazko zenbakien sistema erabiliz egingo da. Saridun bat aterako da soilik.
  9. Zozketako egunean, EHUko Ikasle Kontseiluko tabloian argitaratuko da irabazlearen izena.
  10. Saria irailean emango zaio irabazleari, baina aldez aurretik UPV/EHU-ko Ikasle Kontseiluko arduradunak jarriko dira kontaktuan irabazlearekin eta jakinaraziko diote saria nola jaso behar duen.
  11. Saria jasotzeko saridunak NANa eskuan eraman beharko du eta Facebook-eko izena izengoiti bat bada, bere kontuan sartu beharko da, bera dela irabazlea baieztatzeko.
  12. Gardentasuna begi bistakoa izan dadin, sariduna argazki bat ateratzera derrigortua egongo da, EHUko Ikasle Kontseiluko sare sozialetan argitaratzeko.
  13. Oinarri hauek UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak Facebook-en duen profilean  eta webgunean argitaratuko dira. www.ehu.eus/ikasle-kontseilua

Oinarriak deskargatu (pdf, 56 KB)

 

Itzuli