Eduki publikatzailea

Amaitu da EuskoNIX proiektua

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/25

(Beste leiho bat zabalduko du)
EuskoNIX

13 urteko ibilbidearen ondoren, joan den martxoaren 13an amaitutzat eman zen EuskoNIX proiektua (http://www.euskoNIX.com). EuskoNIX Euskal Gune Neutroa izan da, eta berekin bat egin duten Euskadiko Interneten hornitzaileei ahalbidetu egin die datu trafikoa zuzenean trukatzea. Horrela, bezeroei eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetu dute. Zuntz optikoko azpiegiturak eta klabe bidezko operatzaileen (ISP) tarifak hobetzeak ekarri du halako proiektuak atzeratuta gelditzea. Hori dela eta, antzeko proiektu batzuk, hala nola Galiziako GalNIX, desagertu egin dira azkenaldian.