Mantentzen diren ekipoak
Erabiltzaileentzako Zerbitzuak informatikako ekipamenduetarako ematen duen laguntza mota ondokoen araberakoa izango da:
Arlo horietako bakoitzerako ezarritako mugak ondorengo tauletan daude jasota.
Hala ere, muga horiek ez dira ezarriko laborategietako ekipo berezietarako, hardware edo software arrazoiengatik beste sistema batzuk erabiltzea ezinezkoa denean; adibidez, ekipo bereziak (neurketarako gailuak edo ana lisirakoak, labeak...) kontrolatzen dituzten PCak.
Azkenik, Erabiltzaileentzako Zerbitzuak erabiltzailearen beraren konfiguraziorako laguntza emango du (posta elektronikorako, sinadura digitalerako...), baina erabiltzaile horren izenean dauden ekipoetako bakar batean baino ez. Erabiltzaile horrek IKT Gerenteordetzak emandako eramangarria badauka, horri ekipo pertsonala deituko diogu. Erabiltzaile horrek ez badu nahi eramangarria izaterik bere ekipo pertsonala, itzuli egin beharko dio gerenteordetzari.
1. Laguntzaren mugak HARDWARE-aren funtzioen arabera
PC
Gutxieneko ezaugarriak laguntza izateko:
- Prozesadorea Intel i3 edo AMD baliokidea eta gutxienez 4 Gb RAM
Ekipoak izan behar dituen ezaugarriak beste leku batean jartzeko (beste erabiltzaile bati emateko edo beste zerbitzu batera eramateko):
- Prozesadorea Intel i3 edo handiagoa edo AMD baliokidea izatea ezinbestekoa da eta gutxienez 8 Gb RAM.
- Horrez gain, ekipoa Windowsen bertsio korporatibo berrienera migratu beharko da. Erabiltzailea onartu behar du ekipoaren errendimendua baxua izan daitekeela.
Apple
Appelek indarrean mantentzen duen bertsio bat izan behar du.
Netbook, eramangarri txikia edo antzekoa
Guztietarako laguntza mugatua. Emango den laguntza:
- Wifi konexioa, edo, kable bidezkoa, aparteko kasuetan eta estaldurarik ez badago
- Antibirusa (Trendmicro)
- VPN
- Microsoft Office (Outlook gabe), diskoaren ahalmenak horretarako aukera ematen badu
Smartphonak
Mugikor ez-korporatiboek ez dute inolako laguntzarik jasoko.
Mugikor korporatiboek Telefoniaren laguntza jasoko dute ahots komunikazioetarako.
Oro har, IKTek ez dute software-konfiguraziorik egingo mugikor korporatiboetan.
Tableta, PDA edo antzekoa
Ez da laguntzarik ematen.
2. Laguntzaren mugak SISTEMA ERAGILEAREN arabera
Oharra: Ez da instalatuko sistema dualik, hau da, bi sistema eragile
XP Professional-a baino lehenagoko Windows-ak
Ez da ezelango laguntzarik emango.
Windows XP Pro 32 bit
Laguntza ematen da, baina makinak edo antzekoak funtzionatzeko beharrezkoak diren laborategiko ekipoetan besterik ez.
Konektagarritasun mugatua izango duten VLAN espezifiko isolatu baten bidez baino ezingo dira konektatu sarera.
Euskarririk gabe ekipo pertsonaletan.
Windows XP Pro 64 bit
Aurreko kasuko laguntza bera, baina sistema honetarako dagoen software eta kontrolatzaileen bateraezintasunengatik mugak izan ditzake.
Ordenagailuak instalatuta dituen gauzetarako emango da laguntza, baina ez da beste ezer instalatuko.
Windows Vista
Ez da inolako laguntzarik emango.
Windows 7
Makinek edo antzekoek funtzionatzeko beharrezkoak diren laborategiko ekipoetan baino ez da euskarririk ematen, eta erabilera pertsonaleko ekipoetan ez da Windows 7ko instalazio berririk egiten. Ekipo horietan, Windowsen irudi korporatibo berrienarekin klonatzea izango da beti artatzeko lehen urratsa.
Windows 8
Ez da inolako laguntzarik emango.
Windows 10
Erabateko laguntza.
Justifikatutako salbuespenak salbu, ekipo hauetan:
- Erakundearen antibirusa instalatuko da
- Ekipoa erakundearen domeinuan sartuko da (adm.ehu.eus)
- Ivanti agentea instalatuko da
Windows 10eko instalazio gehiago ez dira egingo. Ekipamendu bat klonatu behar bada, Windowsen bertsio korporatibo berrienarekin egingo da.
Windows 11
Windows 11 Windowsen bertsio korporatiboa da, eta modu orokorrean instalatuko da. Erabateko laguntza emango da.
Windows 11 ekipoek domeinuan integratuta egon beharko dute eta antibirus korporatiboa eta Ivanti bezeroa instalatuta eduki beharko dituzte.
Ekipo horiek Microsoft Office-ren 365 bertsioa eramango dute, eta ez da besterik onartzen. Horretarako, erabiltzailea M365 sistemara migratuta egon behar da. Zure borondatez migratua izan nahi ez baduzu, Libre Office erabili behar duzu, Windows 11ko irudi korporatiboan ere instalatuta.
Windows Server
Sistema eragile hau ez da onartzen laneko ekiporako.
Ekipo hauek CPD batean egon behar dira, eta zerbitzua Ustiaketa sailarekin adostu behar da.
Linux
Erabateko laguntza Ubuntu eta Kubuntu-rako.
Besta batzuetarako, laguntza emango da, baina ahal den heinean eta bermerik gabe.
Mugak: Gestio laneta rako erakundeak dituen a plikazioak (GAUR nagusiki) ez daude prestatuta Linux-ekin erabiltzeko; beraz, ezin da bermatu ondo funtzionatuko duenik.
macOS
Sistemaren bertsioa fabrikatzaileak berak (Apple) gaur egun onartzen duen gutxienekoaren berdina edo haundiagoa duten ekipoei emango zaie laguntza.
Mugak: Gestio lanetarako erakundeak dituen aplikazioak (GAUR, nagusiki) ez daude prestatuta macOS-rako, eta, beraz, ez dago bermatuta behar bezala funtzionatuko dutenik.
Sistema birtualizatuak
Ez da laguntzarik emango. Erabiltzaileek administratzaile baimenak dituzte makina birtualetan. Makina kaltetuz gero, beste garbi bat jarriko da.
3. Laguntzaren mugak EKIPOAREN JATORRIAREN arabera
UPV/EHUren jabetzakoak, IKT-k banatuak (erakundearenak)
Erabateko laguntza.
UPV/EHUren jabetzakoak, homologazio bidez erosiak
Erabateko laguntza.
UPV/EHUren jabetzakoak, erosketa ez homologatu bidez eskuratuak
Ahalegina egingo da erabateko laguntza emateko, baina ezin izango da bermatu erakundearen softwareak behar bezala funtzionatuko duenik homologatu gabeko hardwarean.
Norberaren ekipoa
Norberaren ekipoekin ez dugu jardungo. Ekipoa konfiguratzeko aholkularitza eta IKT zerbitzuak erabiltzeko informazioa ematera mugatuko da gure arreta.
Ekipo hauek ez dute kable bidezko konexiorik izango, Arabako bezero eta koordinazio sekzioko buruak baimendutako aparteko kasuetan izan ezik. Behar bezala arrazoitutako egoerak izan beharko dute eta epe mugatu baterako baimenduko dira.
4. Ekipoen bikoiztasuna (PDI)
IKTek erositako ekipoak entregatzeko zerbitzua (PDI ekipoak) ekiporik ez duten erabiltzaileen beharrei erantzuteko pentsatuta dago. Horregatik:
- Ekipo horietako bat jasotzeko, erabiltzaileak bere izenean dauden gainerako ekipoak kendu beharko ditu (zaharkituak txatarra bihurtu eta gainerakoak berresleitu).
- IKTen ekipo bat izanez gero, ez zaio beste ekiporik instalatuko, jatorria edozein dela ere, IKTen ekipoa itzuli gabe.
5. Segurtasuna
- Segurtasun-arrazoiengatik, datu-sarera konektatutako ekipo guztiek baldintza hauek beteko dituzte:
• ADM domeinuaren barruan egotea
• Ivanti bezeroa instalatuta izatea
• Antibirus korporatiboa instalatuta izatea
Segurtasun-arazo larrien aurrean, baldintza horiek betetzen ez dituzten ekipoak saretik deskonektatu ahal izango dira, aldez aurretik jakinarazi gabe.
- Indarrean dauden legeak eta SENekoak betez, erabiltzaileek, oro har, ez dute administratzaile-pribilegiorik izango ekipo korporatiboetan.
Salbuespenak CAUren bidez eskatu beharko dira, eta premia hori IKTen CERT sailari dokumentatu beharko zaio. Saila honek onartu edo baztertu egingo ditu.