Harrera Gida: irakasle eta ikertzaileentzako zerbitzuen gida laburra

Aurkezpena

Gida hau diapositiba formatuan eskuragarri dagoen "Irakasle eta Ikertzaileentzako (II) Antolaketa eta Informatika Zerbitzuak – Harrera-kita" aurkezpenaren osagarri bat da. Honen bidez, taldeak eskuragarri dituen zerbitzu eta aplikazioak ezagutarazi nahi dira (dokumentu hau gaurkotzen ari gara, barkatu eragozpenak).

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) Gerenteordetzak komunikazioak, datu sareak, kudeaketa aplikazioak eta zerbitzu korporatiboak eskaintzen dizkie Irakasle eta Ikertzaileei (II), beren irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa lanak bete ditzaten.

Gida honetan jasotako informatika zerbitzuak bi taldetan sailkatzen dira: UPV/EHUn sartu berri diren irakasle eta ikertzaileek ezagutu beharreko hasierako zerbitzuak eta beren lanean ziurrenik erabiliko dituzten zerbitzu osagarriak. Gida honek ez ditu IKT Gerenteordetzak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak jasotzen. Irakasle eta ikertzaileak UPV/EHUn sartzen direnean eurentzat garrantzitsuenak izan daitezkeen zerbitzuak biltzen ditu; horien gaineko deskribapen labur bat egiten du, eta informazioa IKT Gerenteordetzaren webgunerako (https://www.ehu.eus/webtic) sarbidearekin osatzen du.

Hasierako zerbitzuak: UPV/EHUra sartzean nahitaez ezagutu beharreko zerbitzuak dira eta "Irakasle eta Ikertzaileentzako harrera kita" osatzen dute.

  • Erabiltzailearentzako Arreta Zerbitzua –EAZ-
  • Ekipo eramangarri korporatiboa
  • IKT identitate korporatiboa
  • Langileen Ataria
  • Datu sarerako sarbidea
    • WiFi haririk gabeko sarbide zerbitzua
    • Internet VPN bidezko urruneko sarbide zerbitzua
  • Direktorio zerbitzua – Bilatu
  • Posta elektronikoa
  • Web zerbitzua
  • UPV/EHUko Iragarki Taulak – ehutaula
  • Kudeaketa Akademikoko Zerbitzua (GAUR)
  • Mediku Zerbitzua. Hitzorduen kudeaketa

Zerbitzu osagarriak: irakasle eta ikertzaileei UPV/EHUn sartzean ezagutzea komeni zaien zerbitzuak dira.

  • Zerbitzu horizontalak eta azpiegitura zerbitzuak
    • Sarearen memoria eta zainpean gordetzea: Gorde, Gordetalde, Consigna
    • Eskuragarri dagoen softwarea: lizentzia korporatiboak, Contrato Open, Imagine
    • Liburutegia: katalogoa, mailegua, aldizkari elektronikoak, datu baseak, Leonardo, Arkidat, hiztegiak eta entziklopediak
    • Inkestak
    • Web zerbitzuak: web argitalpena, iradokizun ontzia, Google bilatzailea, estatistikak
  • Kudeaketari laguntzeko zerbitzuak
    • Gaur: irakats eskaintza, ikasketa planak, unibertsitate trukea, ikasleen inkestak, irakasleak, sarbidea, azterketak, praktikak, tutoretzak, besteak
    • Docentiaz: irakaslanaren ebaluazioa
    • Langileen ataria: prestakuntza plana, irakaskuntza txostenak, hautaketa prozesuak, epaimahaiak, aitorpen ziurtagiriak
    • Sinadura digitala: pdf dokumentuak, posta elektronikoa, postala elektronikoaren enkriptatzea, noten aktak
    • SMS bidez oharrak bidaltzea hala eskatzen duten ikasleei
  • Irakaskuntzarako laguntza zerbitzuak
    • Gelain informatika gelen antolaketa, software berriaren eskaera, Forma gelak
  • Ikerketarako laguntza zerbitzuak
    • Ikertu: proiektuak, memoriak, curriculumak, webgune pertsonala, ikerketa taldeak, patenteak, enpresekiko kontratuak, doktorego aurreko bekak, Sgiker
    • Diru laguntzak
  • Elkarlaneko zerbitzuak
    • e-learning: Moodle, Moodletic
    • Dokumentazioa partekatzea: Elkarlan, Gordetalde
    • Agenda, kontaktuak… partekatzea: Horde
    • Ehusfera blogak
  • Bideo zerbitzuak
    • Bideokonferentzia
    • Bideostreaminga
    • Ehutb eskaerapeko bideoa. UPV/EHUren "upvehu" kanala Youtube-n
  • Telefono komunikazioen zerbitzuak
    • Telefonia finkoa
    • Telefonia mugikorra
    • Telefonistak
    • Komunikazioen kable sarea
    • Matxurak

A. Hasierako zerbitzuak - Harrera kita

A.1. Erabiltzailearentzako Arreta Zerbitzua - EAZ

IKTen Gerenteordetzak eskainitako zerbitzuen gaineko zalantzarik edukiz gero, horiekin arazorik edukiz gero, edo horietarako sarbidea nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Erabiltzailearentzako Arreta Zerbitzuarekin (EAZ), nola web bidez (http://lagun.ehu.eus), hala telefono bidez:

  • UPV/EHUko telefono batetik deitzen baduzu, marka ezazu zuzenean unibertsitateko telefono luzapena: 154400.
  • UPV/EHUtik kanpo deitzen baduzu:
    • Gipuzkoatik: 943-018600.
    • Bizkaitik: 946-014400.
    • Arabatik: 945-014400.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/eaz webgunea.

A.2. IKTen gerenteordentzaren ataria

IKTen Gerenteordetzarekin lotutako informazio guztia bere webgunean aurkituko duzu: https://www.ehu.eus/webtic. Webgune horrek IKTen Gerenteordetzak eskaintzen dituen zerbitzu guztiei buruzko informazioa jasotzen du.

A.3. Ekipo korporatiboa

IKTen Gerenteordetzak 4 ordu baino gehiagoko arduraldia duten irakasle eta ikertzaile kontratudunei irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa lanetan lanpostu gisa berehala erabili ahal izateko ekipo eramangarri bat eskaintzen die.

Ekipo korporatiboak konfigurazioa itxita dutela ematen dira, hau da, erabiltzaileak ez du sistema eragilea administratzeko gaitasun osoa. Konfigurazioan aldaketak egin edo programa berriak instalatu nahi izanez gero, edo ekipoarekin arazorik edukiz gero, eskaera UPV/EHUko Erabiltzailearentzako Arreta Zerbitzura (EAZ) bideratu behar da, informatika teknikariek ekipoa begira dezaten. Ekipo hauek maileguan ematen dira, eta, beraz, UPV/EHUrekin kontratua amaitutakoan, ekipoa IKTen Gerenteordetzari itzuli beharko zaio. Ekipoak https://www.ehu.eus/equipospdi webgunearen bidez eskatzen dira.

A.4. IKT identitate korporatiboa

IKTen Gerenteordetzak identitate pertsonal eta besterenezinak ematen dizkie UPV/EHUko kide guztiei (AZP, II eta ikasleak). Identitate horiek UPV/EHUk eskaintzen dituen aplikazio eta zerbitzuetarako sarbidea kautotzeko erabiltzen dira.

Identitate horien forma eredu batzuei jarraituta zehazten da, UPV/EHUko kide bakoitzaren datu pertsonaletatik abiatuta.

UPV/EHUko langile guztiei (AZP eta II) honako baliabide hauek eskaintzen zaizkie, identitate korporatiboa izateko:

UPV/EHUko helbide elektronikoa

Forma hau izaten du: izena.abizena@ehu.eus

NANean agertzen diren datu ofizialekin (izen-abizenak) osatzen da, baina posible da UPV/EHUrekin lan kontratua sinatzean, izena egokitzeko eskatzea eta lagunkoiago bat aukeratzea.

Erabiltzaile bakoitzak mailin.ehu.es zerbitzarian izan dezakeen informazioa biltzeko gaitasuna mugaturik dago, 1 GB jasotzeko aukera dago.

UPV/EHUko txartel digital korporatiboa

Izenpe erakundeak igorritako ziurtagiri digital pertsonala eta hurbiltasun uztaia ditu, erabiltzailea zerbitzuetan identifikatzeko; besteak beste, nota eta dokumentuen aktak sinatzeko, mezu elektronikoak sinatzeko eta horiek enkriptatzeko eta UPV/EHUko ikastegien lokaletara sartzeko.

Txartel digitala UPV/EHUrekin kontratua sinatzean eskuratzen da, eta galduz gero, edo lapurtua izanez gero, berehala baliogabetu behar da, RA Administratzaileengana jota (normalean, ikastegiko edo campuseko administratzaileak). Horiek ziurtagiria ezeztatu eta txartel digital berri bat emango dute.

Txartel hau, e-NANa bezala, identifikazio pertsonalerako erabil daiteke e- Administrazioarekiko izapideetan (baldin eta kasuan kasuko erakundeak Izenpe ziurtagiriak aitortzen baditu).

LDAP kontua (https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Nortasunen kudeaketa -> LDAP)

UPV/EHUko kide guztiek (AZP, II eta ikasleak) LDAP izeneko kontu bat dute, eta horrek UPV/EHUko zerbitzu gehienetarako sarbidea ematen die.

Kontuaren formatua kide bakoitzaren datu partikularretatik eskuratzen den letra segida bat da, eta, beraz, ezin daiteke aldatu.

Pasahitza pertsonalizatu ahal da Direktorio Zerbitzua – Bilatu (https://www.ehu.eus/bilatu) bitartez. Kontu handiz ibili beharko da beste batzuek zure pasahitza ez erabiltzeko. Pasahitza berrasieratzeko beharra izanez gero, komeni da reset egieko zerbitzuak aktibatzea sakelako telefonoaren bidez (sistemak pasahita bidaliko dizu lehengo batean erregistratutako sakelako telefonora sms bidez) edota erronka galderen bidez (zuk zeuk aukeratu ahal dituzu pasahitza berrasieratzeko aukera emango dizuten lau galderetarako erantzunak).

LDAP kontuei edo pasahitzaren aldaketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Nortasunen kudeaketa -> Ldap.

SSO Zerbitzua (Single Sign On): aukera ematen du pertsona batek baimena duen zerbitzuetan sartzeko kontua eta LDAP pasahitza behin bakarrik tekleatu ondoren. GISSO zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi izanez gero: https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Nortasunen kudeaketa -> GISSO.

A.5. Datu sarerako sarbidea

UPV/EHUk kide guztiei (AZP, II eta ikasleak) ematen die datu sarerako sarbidea. Datu sareak zerbitzu propioetarako sarbidea emateaz gain (Intranet korporatiboa), Interneterako sarbidea ematen du.

Konexio hori kable bidez edo haririk gabeko konexio bidez egin daiteke, haririk gabeko WiFi zerbitzuaren bidez.

Era berean, UPV/EHUren esparruetatik kanpo Euskal Herriko Unibertsitateko Intranet sare korporatibora sartzeko aukera ematen da; hori Internet bidez egiten da, VPN izeneko sarbide seguruko zerbitzu baten bidez.

Ekipo korporatiboek, unibertsitatean aitortuak eta inbentariatuak, bi sarbideak eskaintzen dituzte: kable bidezkoa eta WiFi bidezkoa. Partikularren ekipo pertsonalek, unibertsitatearen ondare ez direnek, WiFi bidezko sarbidea bakarrik erabili ahal dute (ez da behar berariazko baimenik).

Haririk gabeko WiFi sarbide zerbitzua (https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Komunikazioak -> WiFi)

UPV/EHUk haririk gabeko WiFi sarbide zerbitzuaren bidez, datu sare korporatiborako konexioa eta Interneterako konexioa eskaintzen du bere ikastegietan, kable sarerik erabili beharrik izan gabe. UPV/EHUko ikastegi guztiek haririk gabeko WIFI sarbidea dute sarbide publikoko gune guztietan: hallak, kafetegiak, liburutegiak, etab. Badira erabateko estaldura eskaintzen duten ikastegiak ere. Beste batzuetan, berriz, irakaskuntza guneetan eta eraikinen kanpoaldean bakarrik eskaintzen da konexioa; besteak beste, lorategietan, inguruko espaloietan eta aparkalekuetan.

UPV/EHUko kide guztiek (AZP, II eta ikasleak) haririk gabeko zerbitzua erabil dezakete, nazioarteko "eduroam" sarbide sistema erabilita. Sistema horrek sarbide segurua eta kautotua eskaintzen du, eta, horretarako, LDAP kontua erabiltzen da. Sarbide hori "eduroam" izeneko haririk gabeko WIFI sarbide sistema normalizatuari atxikitako nazioarteko unibertsitate eta ikergune guztietan erabil daiteke.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Komunikazioak -> WiFi.

Urruneko sarbide zerbitzua, VPN Internet bidez (https://www.ehu.eus/vpn)

Internet bidez UPV/EHUko Intranet korporatiboaren datu sarera sartzeko, VPN urruneko sarbide zerbitzua erabiltzen da. VPN zerbitzuak unibertsitateko sare korporatibora era seguruan sartzeko aukera ematen du (igortzailearen eta hartzailearen arteko komunikazio enkriptatua) datuen sare publikoaren bitartez. Horretarako, LDAP kontua erabiltzen da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Komunikazioak -> VPN.

A.6. Langileen ataria

UPV/EHUko langileek (II eta AZP) langileen ataria dute eskuragarri, bere datu pertsonalak kontsultatu eta aldatzeko, ordainketak eta irabaziak jasotzeko banku kontuari dagozkion datuak kontsultatu eta aldatzeko, nominak kontsultatzeko, T10 ziurtagiriak eskuratzeko, maileguak eskatzeko eta izandako lanpostuen historiala kontsultatzeko.

Langileen ataria: http://gestion-empleado.ehu.es

A.7. Direktorio zerbitzua - Bilatu

UPV/EHUko langileen telefono luzapenak edo helbide elektronikoak ezagutzeko, nola irakasle eta ikertzaileenak (II), hala administrazio eta zerbitzuetako langileenak (AZP), Bilatu direktorio-zerbitzua erabil daiteke.

Zerbitzu honen bidez, LDAP kontuaren pasahitza ere alda daiteke.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/bilatu webgunea.

A.8. Posta elektronikoa

IKTen Gerenteordetzak UPV/EHUko kide guztien (AZP, II eta ikasleak) esku jartzen du posta elektronikoko zerbitzua. Horren bidez, kideek mezuak bidaltzeko eta jasotzeko aukera dute, nola UPV/EHUko kideen artean, hala helbide elektronikoa duten eta UPV/EHUtik kanpo dauden pertsonekin.

UPV/EHUko langile guztiek (AZP eta II) izena.abizena@ehu.eus motako helbide elektronikoa dute.

Posta elektronikora sartzeko Microsoft Office Outlook 2007 programa erabili ahal izango duzu zure ekipo korporatiboan, eta, horretarako, eman zaizun LDAP kontua erabili beharko duzu.

Beste edozein ekipotatik ere posta elektronikora sartu ahal izango da, Horde izeneko web posta zerbitzuaren bidez. https://www.ehu.eus/wposta webgunera sartu eta LDAP kontua erabili beharko duzu.

A.9. Web zerbitzua

UPV/EHUk unibertsitateari buruzko informazio guztia argitaratzeko webgune bat du. Hori ikusteko, https://www.ehu.eus webgunean sartu behar da.

IKTen Gerenteordetzarekin lotutako informazio guztia bere webgunean aurkituko duzu: https://www.ehu.eus/webtic. Webgune horretan IKTen Gerenteordetzak eskaintzen dituen zerbitzu guztiei buruzko informazioa kontsultatu ahal da, gida honetan aipatutako zerbitzuen gaineko informazioa, hain zuzen ere.

A.10. UPV/EHUko iragarki taulak - ehutaula

UPV/EHUk iragarki taulen bidez, unibertsitate jarduerarekin lotutako jakinarazpenak eta iragarkiak argitaratzen ditu webgunean.

Ehutaula sistema komunikazio kanal arina da eta UPV/EHUko kide orok (AZP, II eta ikasleak) bidal dezake informazioa, argitaratua edo kontsultatua izan dadin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Web argitalpena eta hedakuntza -> Ehutaula.

A.11. Kudeaketa akademikoko zerbitzua - GAUR

GAUR oinarrizko tresna bat da, izapide akademikoen kudeaketa informatikorako eskaintzen dena. Leihatila birtual bat da, eta horren bidez, ikasleen notak erregistratzen dira, irakasgai batean matrikulatutako pertsona taldeen zerrendak eskuratzen dira, irakasgai bateko helbide elektronikoen banaketa zerrendak eskuratzen dira, irakaskuntza planak kontsultatzen dira, etab.

Unibertsitate Kudeaketa Akademikorako Zerbitzura (GAUR) sartzeko LDAP kontua erabili beharko da.

GAUR zerbitzura http://gestion.ehu.eus/gaur webgunearen bidez sartzen da.

A.12. Mediku zerbitzua - Hitzorduen kudeaketa

UPV/EHUko langileek (II eta AZP) hainbat lekutan kokatutako Euskal Herriko Unibertsitateko mediku zerbitzuekin hitzorduak kudeatzeko aukera dute; besteak beste, azterketa medikoak eta analitikak egiteko.

Zerbitzuaren webgunea: Mediku zerbitzua - Hitzorduen kudeaketa.

B. Zerbitzu osagarriak

B.1. Sarean gordetzeko zerbitzua

UPV/EHUk bere langile guztiei (AZP eta II) espazio korporatibo bat eskaintzen die, beren irakaskuntza eta ikerketa lanerako erabiltzen dituzten fitxategiak sarean gorde ditzaten. Zerbitzu honek sarean gordetzeko aukera ematen du, eta sarera konektatuta dagoen edozein ekipotatik bertara sartzeko aukera ematen du.

Bestalde, langileen ekipoetako disko lokaletan dauden fitxategien backup bat egiteko aukera ematen du.

PHorretarako, bi zerbitzu mota eskaintzen dira: dokumentuak beste pertsona batzuekin partekatu nahi badira (GORDETALDE) edo gordetze pertsonala (GORDE) egin nahi bada:

GORDE zerbitzua

Zerbitzu honek disko pertsonaleko espazio bat edukitzeko aukera ematen du, fitxategiak sarean gordetzeko, eta horietara lanpostuko disko lokalean baleude bezala sartzeko. Espazio hori ezin parteka daiteke.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Posta eta lankidetza -> Gorde.

GORDETALDE zerbitzua

Zerbitzu honek disko espazio bat edukitzeko aukera ematen du, fitxategiak sarean gordetzeko, eta horietara lanpostuko disko lokalean baleude bezala sartzeko.

GORDETALDE ez da zerbitzu pertsonal bat, talde zerbitzu bat baizik. Beraz, informazioa hainbaten artean partekatzeko erabiltzen da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Posta eta lankidetza -> Gordetalde.

B.2. Fitxategiak partekatzeko zerbitzua - Zaindegia

Zaindegi zerbitzua artxiboak hainbat pertsonaren artean trukatzeko erabiltzen da; batik bat, tamaina handia duten eta mezu elektronikoei atxikita bidali ezin daitezkeen artxiboak trukatzeko. Zerbitzu honen bidez, edozein pertsonak (UPV/EHUkoa izan edo ez izan) artxibo bat utz dezake gordetze zerbitzu korporatibo honetan, denbora mugatu batez, beste batzuek har dezaten. Horretarako, pasahitz bat ezar daiteke.

Sistemak artxiboen transferentzia ahalbidetzen du UPV/EHUko sarearen barruan (Intranet), Intranetetik UPV/EHUtik kanpoko sarera (Internet) eta Internetetik Intranetera; fitxategiak ezin daitezke, ordea, Internetetik Internetera transferitu.

Zerbitzu honetara https://www.ehu.eus/zaindegi webgunearen bidez sartzen da.

B.3. Eskuragarri dagoen softwarea

Eskuragarri dagoen softwareak software korporatiboa eta UPV/EHUk irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa lanetarako kideen esku (AZP, II eta ikasleak) jartzen dituen programa/aplikazio/tresnak hartzen ditu barne.

UPV/EHUk, gizartearen kultura, ekonomia eta teknologia garapenarekiko konpromisoari erantzunez, software librearen erabilera babestu eta sustatzen du.

Software korporatiboa UPV/EHUk lanpostu korporatiboetarako eskaintzen duen softwarea da: sistema eragilea, bulegotika tresnak, birusen kontrako programak…

UPV/EHU hainbat ordainpeko programa jartzen ditu kideen esku (AZP, II eta ikasleak). IKTen Gerenteordetzak modu zentralizatuan eskuratu ditu Programa horien lizentzia korporatiboak, azken erabiltzaileari gasturik ez eragiteko.

Bada UPV/EHU eta Microsoften arteko akordio bat ere, UPV/EHUko lanposturen batean (UPV/EHUn inbentariatua) hezkuntzako prezio korporatibo baten truke Microsoft programa bat jartzeko. Horri Contrato Open Softwarea deritzo. Software horren eskaera EAZen bidez egin behar da, eta, aurrez, dagokion zenbatekoaren transferentzia egin behar da. Informazio gehiago nahi izanez gero, https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Lanpostuari zuzendutako laguntza -> Software.

Bestalde, UPV/EHUk Imagine izeneko hitzarmen akademikoa du Microsoftekin. Horren bidez, UPV/EHUko irakasle eta ikertzailek (II) eta ikasleek eskura dezakete softwarea, betiere, merkataritza erabilerarik edo irabazi asmoko erabilerarik ematen ez bazaio, eta irakaskuntzarako, autoikaskuntzarako edo ebaluaziorako erabiltzen bada. Software hori ez da inoiz kudeaketa edo ekoizpen lanetarako erabiliko. Erabilera baldintzak etxeko ordenagailu pertsonal eta partikularrei dagozkien berberak dira. Hitzarmen honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak-> Lanpostuari zuzendutako laguntza -> Imagine.

B.4. Liburutegia

Unibertsitateko liburutegiak zerbitzu hauek eskaintzen dizkio bere pertsonalari:

  • Katalogoa (Millennium OPAC) http://millennium.ehu.eus: Liburuak, aldizkariak eta beste material digital batzuk kontsultatzen ditu, hainbat bilaketa aldaera eta iragazkiren arabera: egileak, izenburuak, gaiak, eskuratze berriak, etab. Bilaketatik abiatuta, honako hauek egin daitezke (zerbitzu hauetara sartzeko, beharrezkoa da identifikatzea):
    • Beste pertsona batzuei mailegatutako liburuak ERRESERBATU.
    • Zeure maileguak BERRITU.
    • Liburuak erosteko ESKATU.
  • Liburutegien arteko mailegua: Unibertsitateko liburutegian ez dauden obrak (nola liburuak, hala aldizkarietako artikuluak) nazioko eta nazioarteko ikastegiei eskatu ahal zaizkie, campusetan ezarritako dokumentazio zerbitzuen bidez.
  • Aldizkari elektronikoak: izenburuaren eta gaiaren arabera kontsulta daitezke. Liburutegiaren aldizkarien katalogoak 12.200 aldizkari baino gehiago ditu (testu osoarekin).
  • Datu baseak (on-line): gaien arabera, ordena alfabetikoaren arabera… antolatuta. Liburutegiko datu baseak.
  • LEONARDO: irudi bankua: http://imagenes.ehu.es/fotoweb/.
  • ARKIDAT: Euskal Herriko Arkitekturaren datu basea. MILLENNIUM katalogoaren bidez sartzen da bertara, ERREGISTRATUTAKO ERABILTZAILE gisa.
  • Beste katalogo, gida edo beste baliabide batzuetarako sarbidea.
  • Erreferentzia eta dokumentazio zerbitzua campus eta ikastegietan: Liburutegiko langileek gai zehatz baten gaineko obra eta artikuluak bilatzen eta aurkitzen, kasuan kasuko informazioa eskuratzen, datu baseak eta katalogoak kontsultatzen eta aldizkari elektronikoetako artikuluak kontsultatzen eta eskuratzen laguntzen dute.
  • Prestakuntza ikastaroak: Liburutegiak prestakuntza ikastaroak antolatzen ditu campus eta ikastegietan, informazio iturrien erabilera eta xedea azaltzeko, datu baseak azaltzeko, etab.

Informazio gehiago https://www.ehu.eus/biblioteka helbidean.

B.5. Inkesta zerbitzuak - encuestafacil.com

IKTen Gerenteordetzak lankidetza programa du Encuestafacil.com enpresarekin, UPV/EHUko langileentzako (AZP eta II) sarean inkesta sistema bat edukitzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Kudeaketari zuzendutako laguntza -> Inkestak.

B.6. Web zerbitzuak

UPV/EHUk bere pertsonalaren esku jarri ditu erraztasun hauek Webgune Korporatiborako:

  • Edukiak edo atariak kudeatzeko gestore bat dago webguneetako edukiak sartzeko eta aldatzeko.
  • Web atariko webgune guztiek dute iradokizun eta kexetarako ontzi bat. Bertara sartzeko, "kontaktua" botoia sakatu behar da.
  • Googlen (GSA) oinarritutako barne bilatzaile bat dago edukiak indexatzeko eta bilatzeko.

B.7. GAUR

Unibertsitate Kudeaketa Akademikorako GAUR aplikazioak honako izapide eta prozesu hauek bideratzeko aukera ematen die irakasle eta ikertzaileei.

  • Ikasturte bakoitzerako irakats eskaintza.
    • Irakats betebeharrak.
      • Web kontsulta.
      • PDF dokumentua.
    • Irakasle eta ikasleen eskola orduen fitxak.
    • Aitorpenak.
    • Emaitzak.
    • Eskaerak.
    • Euskarazko irakaskuntzarako materiala.
    • Indarrean dagoen seiurtekoa (ez-funtzionarioa).
    • Doktorego tesiak.
  • Ikasketa planak.
    • Ikasketa planen kontsulta (ikasleak ikustea).
  • Unibertsitate trukea.
    • Konpromisoa.
    • Kalifikazioa.
  • Mantentze lan orokorrak.
    • Abaldunen kontsulta / berritze masiboa.
    • Besteak kolektiboaren eskaera.
    • Besteak kolektiboaren sartze masiboa.
  • Matrikulak.
  • Taldeen kudeaketa.
    • Taldeen eta banaketa zerrenden kontsulta.
    • Ikasgelako zerrenda.
  • Ikasleen inkestak.
  • SMS bidez oharrak bidaltzea hala eskatzen duten ikasleei.
  • Irakasleentzako erabilerari buruzko eskuliburua.
  • Txostenak: irakasleei, irakasgaiei, talde/kurtsoei, sailei, tituluei, ikastegiei/ordezkaritzei eta unibertsitateari dagozkienak.
  • Irakasleen kudeaketa.
    • Irakaskuntza egoeren kontsulta.
  • Unibertsitaterako sarrera.
    • Epaimahaietan parte hartzeko eskaera.
    • Epaimahaien kudeaketa.
    • Izen ematea.
  • Azterketak.
    • Akta itxien kontsulta.
    • Akten kalifikazioa.
    • Sinatze prozesua.
    • Aktetarako sinadura digitalaren dokumentazioa.
    • Sinadura Digitala programaren instalazioa.
    • Sinadura Digitala probako programa.
  • Borondatezko praktikak.
  • Tutoretzak.
  • GAUR aplikazioko erabiltzaile/pasahitz aldaketa.

B.8. DOCENTIAZ

UPV/EHUk DOCENTIAZ aplikazio informatiko bat garatu du, irakasleen irakaskuntza jarduera ebaluatzeko. Aplikazio hau UPV/EHUko datu base instituzionalez elikatzen da (GAUR aplikazioaz, batez ere), eta honako hauek ahalbidetzen ditu:

  • Irakasleei ebaluazio eskaera eta autotxostena telematikoki egiteko aukera ematen die.
  • Ikastegiko Kalitate Batzordeko kideei irakaslearen irakaskuntza jarduerari buruzko txostena telematikoki egiteko aukera ematen die.
  • UPV/EHUko Irakaslana Ebaluatzeko Batzordeko kideei hiru iturriek emandako informazioa kontsultatzeko aukera ematen die: irakasleak, ikasleak eta Ikastegiko Kalitate Batzordea. Era berean, banakako txostenak eta txosten globalak egiteko aukera dute.
  • Ikasleen iritziei dagozkien emaitzak GAUR aplikazioan kontsulta daitezke.
  • DOCENTIAZ aplikaziora Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuaren (SED/IEZ) webgunetik sartzen da: www.ehu.eus/sed-iez

B.9. Langileen ataria

Langileen ataria: http://gestion-empleado.ehu.es

UPV/EHUko langileek (II eta AZP) langileen ataria dute eskuragarri, datu pertsonalak kontsultatzeko eta aldatzeko, ordainketak eta irabaziak jasotzeko banku kontuari dagozkion datuak kontsultatu eta aldatzeko, nominak kontsultatzeko, T10 ziurtagiriak eskuratzeko, maileguak eskatzeko eta izandako lanpostuen historiala kontsultatzeko.

Horrez gain, aukera ematen du prestakuntza planetako informazioa eskuratzeko eta horietara sartzeko, UPV/EHUko barne deialdietako hautaketa prozesuei buruzko informazioa eskuratzeko, epaimahaien eraketa izapidetzeko, IIen lan poltsei buruzko informazioa eskuratzeko eta irakaskuntza jarduerari dagozkion ziurtagiriak eskuratzeko.

La funcionalidad ofrecida por el Portal del Empleado es la siguiente:

Nire datu pertsonalak

UPV/EHUk dituen datu pertsonalak kontsulta eta alda daitezke.

Honako hauek alda daitezke:

  • Helbide fiskala.
  • Telefono pertsonalak eta instituzionalak.
  • Helbide elektroniko pertsonalak eta instituzionalak.
  • Beste helbide batzuk.

Nire datu ekonomikoak

Modulu honetan, banku kontua kontsultatu eta aldatu ahal da, berri bat gehitu, nominak kontsultatu, 10T agiria kontsultatu eta maileguak eskatu.

Maileguen atalean maileguak kontsultatu ahal dira, beste mailegu bat eskatu eta eskatu nahi duzun maileguaren simulazio bat egin daiteke. Gizarte Funtseko laguntzen deialdiak ikus eta eska daitezke.

Bizi eta istripu polizen bermeak kontsulta daitezke, baita onuradunei alta emateko edo horiek aldatzeko eskaera dokumentua inprimatu ere.

Itzarri (BGAE) eskatzeko aukera dago. Eskatuz gero, UPV/EHUk ITZARRI BGAEri dagokion kopurua kenduko dizu nominatik; hain zuzen, UPV/EHUk ordaintzen duen zenbateko berbera eta aldizkakotasun berberarekin (momentu honetan, UPV/EHUk ez du horrelako ordainketarik egiten).

Nire lanpostua

  • Lanpostuen historiala: UPV/EHUn izan dituzun lanpostuak kontsulta ditzakezu.

Prestakuntza plana

Atal honetan antolatutako ikastaroak ikus ditzakezu, egin nahi dituzunak eskatu, zeintzuk eskatu dituzun ikusi eta egindakoak ebaluatu. Era berean, honi buruzko informazioa eskura dezakezu:

  • Ikastaroen katalogoa.
  • Prestakuntzarako zabalik dauden deialdiak.
  • Prestakuntzarako egindako eskaeren egoera.
  • Ikastaroen ebaluazioa.
  • Egindako ikastaroen historiala.

Saileko irakasleen txostenak

Saileko irakasleen txostenak kontsulta daitezke.

Hautaketa prozesuak

Atal honetan, UPV/EHUko barne deialdiei buruzko informazioa ematen da, eta eskariak aurkezteko epea zabalik dagoen bitartean, horietan izena emateko aukera dago. Eskaera hauek egin eta informazio hauek eskura daitezke:

  • Barneko hautaketa-prozesuak.
  • Barneko hautaketa prozesuetarako nik egindako eskaerak.
  • Leku aldatze lehiaketa/plaza hutsak betetzeko eskatu.
  • Leku aldatze lehiaketetan/plaza hutsak betetzekoetan egindako eskaerak.

Irakasle eta ikertzaileen poltsetarako epaimahaiak

Atal honetan ondokoa kontsulta daiteke, irakasle eta ikertzaileentzako enplegu poltsetan kide, titular edo ordezko gisa identifikatutako batzordeen osaera eta epaimahaia ikusi, eta epaimahaiko kide gisa identifikatutako irakasle eta ikertzaileen enplegu poltsen puntuazioak.

B.10. Sinadura digitala

IKT Gerenteordetzak behekoak digitalki sinatzeko aukera ematen dio UPV/EHUko pertsonalari. Horretarako, txartel korporatiboan txertatutako Izenpe ziurtagiri pertsonala erabiltzen da:

  • Adobe Pdf dokumentuak. Horretarako, IKTen Gerenteordetzak Adobe Acrobat Professional softwarearen lizentzia korporatiboa du lanpostu korporatiboetarako.
  • Mezu elektronikoak eta horien enkriptatzea.
  • Noten aktak sinatzea (GAUR zerbitzua).

Zerbitzu hauen erabilerari eta konfigurazioari buruzko informazioa duzue hemen eskuragarri: https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Kudeaketari zuzendutako laguntza -> Sinatu.

B.11. Informatika gelei eta software instalazioari buruzko informazio zerbitzuak - Gelain eta Forma

IKTen Gerenteordetzak, Gelain informatika zerbitzuaren bidez, Informatika Gelen kudeaketa sistema partekatu bat eskaintzen du, UPV/EHUko ikastegiaren eta informatika zerbitzuaren artean. Zerbitzu honek ikastegietako eta sailetako informatika gelen eta informatika laborategien antolaketari buruzko informazioa ematen du, nola ekipo kopuruari dagokionez, hala horietan instalatutako hardware eta software ezaugarriei dagokienez. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/gelain.

Horrez gain, Forma zerbitzuaren bidez, informatika gelako edo informatika laborategiko irakasle arduradunak software berria instalatzeko edo gela eta laborategiak berriro konfiguratzeko eskaera egin dezake. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/formularios/aulas webgunea.

B.12. Ikerketarako laguntza zerbitzuak - Ikertu eta diru laguntzak

IKERTU (Ikerketaren kudeaketa) https://www.ehu.eus/ikertu. Beharrezkoa da zerbitzuan alta emateko eskatzea, helbide honetara mezu bat bidaliz: ikertu@ehu.eus.

Hauek dira aplikazioan eskuragarri dauden prozedurak:

  • Ikerketa proiektuen eskaera eta administrazio jarraipena.
    • UPV/EHU eta eskualdekoak (eta EJko eta aldundietako batzuk), deialdi AKTIBOAK.
    • Besterik adierazi ezean, curriculuma aplikaziotik hartzen du, eta, beraz, eguneratuta egon beharko luke.
  • Proiektuen jarraipena Euskal Herriko, Espainiako eta Europako beste proiektu batzuetan.
  • Proiektuen ordutegi plangintzaren kontrola (nahitaezkoa Europakoetan).
  • Kanpoko enpresekiko kontratu eskaera eta jarraipena. Aholkularitza OTRI zerbitzuaren bidez (ikerketako kontaktua arlo honetarako: Cesar Lasa).
  • Patenteen kudeaketa. Kontuan hartu behar da patente bat izapidetzeko ez dela horrekin lotutako argitalpenik, tesirik edo biltzar publikorik egin behar).
  • Saileko Memoriaren prestaketa (horretarako, beharrezkoa da irakasle eta ikertzaile bakoitzak curriculuma eguneratuta mantentzea).
  • Irakasle eta ikertzaileen webgunea, profil pertsonalarekin eta irakasle- eta ikertzaile-profilarekin (proba fasean).
  • Ikertu-k sortutako curriculumak:
    • Neurrira egindako curriculuma, erakunde bakoitzari dagokion formatuan.
    • Curriculum normalizatua (PDF/XML laster).
  • Ikertaldeen sortzea eta kudeatzea.
    • Hainbat urterako talde finkatuak finantzatzeko deialdiak.
    • Antzeko ikertzaileak biltzeko eskaintza teknologikoa.
  • Doktorego aurreko beken eskaera (ikasleak), Ikertu-ren pantaila nagusian informazio publikoan sartuta. Irakasleak eskatzailea abalatu eta bere curriculuma erantsi behar du II gisa.
  • SGIKER zerbitzuen barne eskaera (proba fasean), proiektuaren edo sailaren aurrekontuan zordunduta.
    • Integrazioa pertsonalaren aplikazio bidez (Meta4) kontratu datuetarako eta datu pertsonaletarako.
    • Liburutegiarekiko integrazioa egiteke dago ikerketa artikuluetarako.
  • Ikasleen nahitaezko eta hautazko praktikak Praktiges aplikazioaren bidez.

Diru laguntzak: VRCB eta VRCG diru laguntzak eskatzeko eta horien jarraipena egiteko, Unibertsitate Campusaren arabera.

B.13. e-learning zerbitzuak - Egela, EgelaPI eta OCW

Egela: UPV/EHUk, Campus Birtualaren bidez, irakasgai jakin batzuen prestakuntza arautua egiten du, Moodle plataforma elektronikoren bidez: http://egela.ehu.eus

EgelaPI irakaskuntza ez arautuan laguntzeko tresna da: https://egelapi.ehu.eus

OCW: OpenCourseWare. OCW tresnak unibertsitate mailako edukiak modu irekian eskaintzen ditu: https://ocw.ehu.eus

Campus Birtualaren inguruko informazio guztia: https://www.ehu.eus/cvb

B.14. Dokumentuak partekatzeko zerbitzuak - Elkarlan eta GordeTalde

Elkarlan zerbitzua MS-Sharepoint softwarearen bidez inplementatzen da. Hainbat lagunen artean informazioa (dokumentuak) partekatzeko eta dokumentuen askotariko bertsioen jarraipena egiteko aukera ematen du. Horretarako, alarma sistema bat du, dokumenturen batean aldaketarik eginez gero, abisatzea nahi duten pertsonei horren berri emateko. Taldeak osatzen dituzten kideen rolak kudeatzeko aukera ematen du: irakurketa-, idazketa- eta diseinu-jarduerak, etab. Horrez gain, Elkarlan zerbitzuak elkarlaneko hainbat tresna ere baditu: agenda, zereginen egutegia, inkestak, etab. . Elkarlanen elkarlaneko lan ingurune bat sortzeko, EAZi egin behar zaio eskaera. Aplikaziora https://www.ehu.eus/elkarlan webgunetik sartzen da, LDAP kontu korporatiboa erabilita.

Gordetalde zerbitzuak UPV/EHUren datuak modu partekatuan gordetzeko aukera ematen du. Sartu ahalko dira "gordetalde" gune bakoitzera helburu horretarako definitutako taldeko kide guztiak, kasuan kasuko baimenak edukita (irakurketa edo irakurketa eta idazketa). Taldeko adminstratzailea da taldea osatzen duten pertsonak kudeatzeko eta beharrezkoak diren baimenak emateko arduraduna. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Posta eta lankidetza -> Gordetalde.

B.15. Agenda, kontaktuak eta abar partekatzeko zerbitzuak - Horde

Dokumentu honen aurreko puntu batean aipatu bezala, UPV/EHUk posta elektronikoko zerbitzua eskaintzen die bere kide guztiei (AZP, II eta ikasleak) web bidez, Horde izenekoa. Horretarako, https://www.ehu.eus/wposta webgunean sartu eta LDAP sarbide kontua erabili behar da.

Horde zerbitzuak elkarlaneko hainbat tresna ere eskaintzen ditu informazioa hainbat lagunen artean partekatzeko eta kudeatzeko, esaterako: egutegiak, kontaktuen agendak, eginkizunak, etab.

B.16. Blog zerbitzua - Ehusfera

EHUSFERA zerbitzuak wikiak, blogak, dokumentuen journala, txata, foroak, webguneak, taldeen komunitateak eta komunitate pertsonalak eskaintzen ditu, alta mugatuko, pribatuko edo irekiko kudeaketarekin.

Hauek dira zerbitzua arautzen dutenak:

  • Unibertsitateko edozein kidek (II eta AZP) eduki dezake blog bat, edo ehusferan jada existitzen diren blogetan iruzkinak egin.
  • Pertsona batek post bat jarri edo iruzkin bat egin dezake, aurrez kaukotuta (LDAP sarbide gakoa sartuta), eta bere edukiaren gaineko erantzukizuna du.
  • Blogari izena ematean, garrantzitsua da helbidea laburra izatea eta letra xehean idaztea, karaktere berezirik, zentorik eta ñrik gabe. Helbideak blogaren edukiari edo egilearen izenari egiten dio erreferentzia eta, arlo horretan, erabateko askatasuna dago baldin eta:
    • unibertsitate erakunde osoari edo parte bati erreferentzia egiten ez badio (ikastegiak, sailak, institutuak, errektoreordetzak edo beste edozein unibertsitate egitura edo erakunde).
    • UPV/EHUk eskainitako programa edo zerbitzuei erreferentzia egiten ez badie: Erasmus, Praktiges, Garapenerako Lankidetza Bulegoa, etab.
    • UPV/EHUko elkarteei erreferentzia egiten ez badie.
    • UPV/EHUk eskaintzen dituen graduondokoei, graduei eta tituluei erreferentzia egiten ez badie. Kasu horietan, prozedura berezi bat erabiliko da izen horiek blogean kudeatzeko.
    • irakasgaiei erreferentzia egiten ez badie. Kasu horretan, irakasleen eskaera sailaren onespenarekin abalatuko da.
  • Irakurleei egilearekin harremanetan jartzeko aukera eman behar zaie: elkarrizketak eta arrazoitutako eztabaidak gogoetarako guneak gaitzen badira bakarrik sortzen dira, iruzkinak erantsita, txaten bidez, etab.
  • Ehusfera blogger komunitatea eraikitzen lagundu:
    • besteen lana bisitatuz, beste batzuek zurea bisita dezaten.
    • besteek beren blogetan egiten dituzten iruzkinei modu koherentean eta errespetu osoz erantzunez. Hala, sarrera bakoitzean proposatutako gaiei buruzko elkarrizketa sortuko da.

B.17. Bideo zerbitzuak - Bideokonferentzia, videostreaming, grabazioa eta EHUtb

  • Bideokonferentzia zerbitzua. Bi mota daude:
    • Bideokonferentzia zerbitzua geletan. UPV/EHUk hainbat bideokonferentzia gela ditu, bere 3 campusetako hainbat ikastegitan banatuta. Gela horietan eskaintzen da beste bideokonferentzia gela batzuekin ikus-entzunezko komunikazioak egiteko aukera, nola Euskal Herriko Unibertsitateko gelekin, hala unibertsitatetik kanpoko beste erakunde eta instituzio batzuetako gelekin. Bideokonferentzia zerbitzuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu webgune hau: https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Posta eta lankidetza -> Bideokonferentzia geletan.
    • Bideokonferentzia zerbitzua lanpostuan bertan (OpenMeeting zerbitzua). Bideokonferentzia korporatibo hau erabiltzen da WebCam eta audio sarrera/irteera duten lanpostuen artean ikus-entzunezko komunikazioa lortzeko. Openmeetings zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Posta eta lankidetza -> Openmeetings.
  • Videostreaming. UPV/EHUko edozein aretotan gauzatzen diren ekitaldiak datu sarearen bidez hedatzea ahalbidetzen du. Zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Web argitalpena eta hedakuntza -> Videostreaming.
  • Grabazio zerbitzua. Edozein ekitaldi grabatzea ahalbidetzen du, betiere ekitaldia UPV/EHU barruko edozein tokitan eginez gero. Grabazio zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu https://www.ehu.eus/webtic -> Zerbitzuak -> Web argitalpena eta hedakuntza -> Grabazioa.
  • EHUtb zerbitzua. UPV/EHUko langileek (AZP eta II) zerbitzuan alta eman ostean, bideoak jar ditzakete EHUtb atarian, baita horien hedapen eremua zehaztu ere. Bideo horietara posible da Moodle e-learning plataformaren bidez sartzea. Era berean, EHUtb-k honakoak ditu:
    • dituen kanalen bidez videostreaming emankizunak egin daitezke.
    • UPV/EHUren "upvehu" kanal propioa Youtube-n.
    • TDT: Telebistako 32 kanal ikusteko aukera ematen du. Intranetetik eta kable bidez bakarrik ikus daiteke (ezin da ikusi WiFi edo VPN bidez).

    EHUtb zerbitzuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu http://ehutb.ehu.eus webgunea.

B.18. Telefono komunikazioen zerbitzuak

Telefono bidezko komunikazio zerbitzua arduratzen da UPV/EHUko Telefono Komunikazioen Sare Pribatuarekin lotutako sistema eta zerbitzuak eskaintzeaz, kudeatzeaz eta mantentzeaz. Baita ere, UPV/EHUko ikastegi eta campusetako ahots eta datuetarako kable sare egituratuen azpiegiturak eskaintzeaz, kudeatzeaz eta mantentzeaz.

Telefono bidezko komunikazio zerbitzuaren bidez garatzen diren jarduerak arlo hauetan sailkatzen dira: telefonia finkoa, telefonia mugikorra, telefonista zerbitzua eta komunikazioen kable sarea.

Telefonia finkoa

Telefono zerbitzua eskaintzen die unibertsitateko ikastegiei, berorien arteko telefono komunikazioak egitea ahalbidetuz (barruko deiak), baita komunikazioen sare publikoarekin ere (kanpoko deiak).

  • Zerbitzu elkartuak: telefono luzapenak, luzapenen lekualdaketak, matxuren konponketa, konfigurazio aldaketak, deien tarifikazioa.
  • Oinarrizko prestazioak: telefono analogikoa, sarbide kategoria, ahots postontzia, giltzarrapo elektronikoa, deien atzematea, kontsulta, transferentzia, konferentzia, desbideratzea, etab.
  • Prestazio aurreratuak: telefono digitala, deien identifikazioa, burua/idazkaria, linea kolektiboa, etab.
  • UPV/EHUko telefonia sareko komunikazioen funtzionamendua:
    • Probintzia barruko deiak: luzapen zenbakia markatu (4 zifra).
    • Beste probintzia baterako deiak: kodea (13, 14, 15) + luzapen zenbakia (4 zifra).
    • Kanporako deiak: markatu 0 + kanpoko telefono zenbakia.
  • Zerbitzu eskaerak:
    • Telefono luzapen berrien alta .
    • Luzapenaren tokialdaketa.
    • Tokialdaketarako inprimakia bete (ikastegiko administratzailea).
    • Bidali inprimakia posta elektroniko bidez telefono@ehu.eus.
  • Konfigurazio aldaketak.
    • Bidali eskaria ikastegiko administratzailearen bidez.
    • Bidali eskaria posta elektronikoz telefono@ehu.eus.
  • EAZra deitu telefonoen matxurak/gorabeherak edo BILATUren gorabeherak konpontzeko: 154400.
  • Komunikazio hartuneak gehitu.
    • Hartune berrien inprimakia bete (ikastegiko administratzailea).
    • Bidali inprimakia posta elektroniko bidez telefono@ehu.eus.
  • Eskuliburuak:
    • Telefonoaren funtzionamendua (webgunetik deskargatu edo Komunikazio Zerbitzuari eskatu).
    • Ahots postontziaren funtzionamendua (webgunetik deskargatu edo Komunikazio Zerbitzuari eskatu).

KSP Finkoa-Mugikorra

Telefono mugikor korporatibo batera deitu daiteke, azkeneko 4 zifren aurretik 17 kodea markatuta.

Telefonista zerbitzua

UPV/EHUko telefono bidezko arreta zerbitzua da. Horren bidez, deitzen duenari oinarrizko informazioa ematen zaio, eta deiak UPV/EHUko telefono sarera transferitzen dira.

  • Oinarrizko prestazioak: telefonoen informazioa (telefono/fax zenbakiak), UPV/EHUko informazio generikoa, luzapenetarako deien transferentzia.
  • Prestazio aurreratuak: informazio espezifikoa (aukera hau eskuragarri dago, aurrez Telefono Komunikazio Zerbitzuari kontsulta eginda).
  • Eskuragarri dauden baliabideak:
    • Langileak goizez eta arratsaldez daude lanean (7:30etik 20:45era), astelehenetik ostiralera.
    • Presentzia 3 campusetan.
    • Ordenagailua + deien arretarako aplikazioa + telefono gida informatizatua (izenaren, abizenen, sailaren eta ikastegiaren araberako bilaketa).
    • Harremanetarako barneko telefono zenbakia: 90.
    • Harremanetarako kanpoko telefono zenbakiak: 946 01 2000 / 945 01 3000 / 943 01 8000.

Komunikazioen kable sarea

Kable sare egituratuaren azpiegiturak eskaini, kudeatu eta mantentzen ditu, ahots eta datuen ekipoak UPV/EHUko sare korporatibora konektatzeko.

  • Eskuragarri ditugun oinarrizko prestazioak: ahots eta datu hartune bat lanpostu bakoitzeko, hedatze berrietarako 6. kategoriako UTP kable sarea, telefonia (pare anitzeko kablea) eta datuetarako (zuntz optikoa) enborreko kable sarea, kanalizazioak.
  • Zerbitzu eskaerak:
    • Komunikazio hartuneak gehitu: Hartune berrien inprimakia bete (ikastegiko administratzailea) eta inprimakia posta elektroniko bidez bidali: telefono@ehu.eus.
    • EAZera deitu matxurak/gorabeherak konpontzeko: 154400.

Matxurak - Mantentze lanak

EAZra deitu telefono terminalen eta komunikazioen kable sarearen matxuretarako eta mantentze lanetarako: 154400.