Zaindegia

Zerbitzuaren helburua eta sarbidea

  • Definizioa:  Erabiltzaileen artean fitxategiak bizkor trukatzeko zerbitzua.
  • Hartzaileak: Erabiltzaile guztiak.
  • Eskaera: Ez da beharrezkoa.
  • Zerbitzuko sarbidea:  https://www.ehu.eus/zaindegi
  • Deskribapen laburra: Zerbitzu honen bidez UPV/EHUko erabiltzaileek tamaina handiko fitxategiak truka ditzakete; posta elektronikoaren bidez bidali ezin diren fitxategi handiak, hain zuzen ere. Erraz erabiltzeko moduko zerbitzua eratu nahi izan da, baina segurtasuneko gutxieneko baldintza batzuk ahaztu gabe. Erabiltzaileek (UPV/EHUkoek zein kanpokoek) fitxategi bat edo hainbat utz ditzakete gune honetan, eta, nahi izanez gero, pasahitza jarrita babes ditzakete, beste erabiltzaile batzuek hartu edo ezabatu ez ditzaten. Dena dela, zerbitzu hau ez da ftp-ren ordezkoa, haren osagarria baizik, batez ere ftp-k ematen ez dituen erabilerraztasuna eta arintasuna behar direnerako.
  • Hizkuntzak: Zerbitzua euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez erabil daiteke.
  • Zerbitzuaren arduraduna: IKT Gerenteordetza
  • Internetetik erabil daiteke: Bai
  • Autentifikazioa: Hautazkoa LDAPren kontra. Autentifikazioak funtzionalitate osorako sarbidea ematen du.
  • Baimendua: Ez

Erabiltzeko argibideak

Erabilera-gida laburbildua

Zerbitzua erabiltzeko, webgunean sartu beharko dugu, eta bertan, fitxategiak igotzeko aukera hautatu beharko dugu, fitxategi bat beste erabiltzaile batzuekin partekatu nahi badugu, edo jaitsi nahi dugun fitxategia aukeratu beharko dugu, beste norbaitek utzi duen fitxategi bat jaso nahi badugu.

Gidaliburuen katalogoa

Zaindegi zerbitzuaren gidaliburua (pdf, 561 KB)

Bestelako informazioa

Posta elektronikoko mezuetan fitxategiak jaisteko URLa bidal daiteke, fitxategiak erantsita bidali ordez.

Zerbitzuaren baldintzak

Eskakizunak

Sarerako konexioa duen arakatzailea (Internet edo UPV/EHUko sarea).

Zerbitzuaren baldintzak eta mugak

Zerbitzuaren ezaugarri orokorrak honako hauek dira:

  • 200 MB-era arteko fitxategiak jar daitezke.
  • Fitxategiek 20 GB izan ditzakete guztira eta gehienez.
  • Fitxategiak pasahitzarekin babes daitezke.
  • Fitxategiak kudeatu daitezke (ezabatu, izena aldatu, kopiatu, etab.)
  • UPV/EHUko erabiltzaileentzako zerbitzu da; beraz, UPV/EHUkoa ez den erabiltzaile batek utzitako fitxategi bat ezin izango du hartu UPV/EHUkoa ez den beste erabiltzaile batek.
  • Zerbitzuaren erabilera zainduta dago.
  • Zerbitzuan utzitako fitxategiak 3 egunen buruan ezabatu ez badira, programak berak ezabatuko ditu, automatikoki.

Erantzukizunak

  • Edukiak: Edukien erantzukizuna da fitxategia utzi duenarena. Gune honetan utzitako fitxategi guztiek bete beharko dute indarreko legedia, eta baita UPV/EHUko sare eta zerbitzuei buruzko araudia ere.
  • Segurtasuna: Edukien erantzuleak egiaztatu beharko du zerbitzu honetan utzitako fitxategiak ez direla kaltegarriak unibertsitateko gainerako kideentzat.
  • Zerbitzua etetea: Gerenteordetzak zerbitzua eten dezake, aipatutako baldintzaren bat betetzen ez dela ikusten badu, edo beste zerbitzu batzuei kalte egiten ari zaiela ikusten badu. Egoera larria bada, zerbitzua behin betiko etetea erabaki daiteke.

Segurtasun-gomendioak

Babes itzazu fitxategiak pasahitza jarrita edo kodetu itzazu.

Erabilera-politika

Zerbitzua jarduera akademikoetarako bakarrik erabil daiteke; langileek edo matrikulatutako ikasleek fitxategiak uzteko edo hartzeko, betiere. Debekatuta dago zerbitzua irabazi-asmoarekin edo merkataritza-helburuekin erabiltzea.

Lotura duten zerbitzuak