Eduki publikatzailea

Iruzurra Google Play-n agertzen diren unibertsitateen aplikazioetan

Lehenengo argitaratze data: 2015/09/18

Business Stock Exchange Corporation enpresak aplikazio faltsuz bete du Google Play: Espainiako unibertsitate ofizialenak izatearen itxura zuten arren, kode maltzurdunak izan zitezkeen (malware), horren bidez kredentzialak lapurtu eta unibertsitateetako zerbitzuetara sartzeko.

UPV/EHUren kasuan, aplikazioak legezko izatearen itxura zeukan, erabiltzaileentzako ezagunak diren irudi, ikur eta testuak erabiltzen baitzituen; gainera, zenbait teknika bitarteko, aplikazio ofiziala baino hurrenkera hobean agertzen saiatzen zen, horrela, erabiltzaileak hori aukera zezan.

Irailak 18, ostiralean, goizeko 10:00etan, aplikazio hauek guztiak Google Play-tik dagoeneko kendu dituzte.