Eduki publikatzailea

Praktika Egokiei buruzko Txostenak CNN-CERT

Lehenengo argitaratze data: 2016/12/02

Zentro Kriptologiko Nazionalak CCN-CERT (www.ccn-cert.cni.es) bidez erantzuten die informazioaren segurtasunari buruzko gorabeherei. Eta webean modu seguruan nabigatzeko gomendioak biltzen dituen txosten bat argitaratu berri du.

Txostenak kontuan hartu du web nabigatzaileak erabiltzean segurtasunerako oinarrizko jarraibideen dekalogo bat. Hau da, erraz aplikatzeko moduko hamar neurri jasotzen ditu, esaterako, ziurtatzea nabigatzailea eta plugin-ak gaurkotuta daudela, HTTPS (SSL/TLS) direlakoak erabiltzea eta ez HTTPak, edo ez biltegiratzea pasahitzak aurrez erabakita.

Hizpide dugun hau CCN-CERT zentroak praktika egokiei buruz egindako hirugarren agiria da eta jendea informazioaren eta komunikazioaren teknologiez (aurreko biak gailu mugikorrekin eta posta elektronikoarekin daude lotuta) kontzientziatu nahi du, baita horiei erabilera segurua ahalbidetzea ere. Agiri horiek aldizka argitaratzen dira, zentroaren atarian, ondoko atalean: Informes de Buenas Prácticas. Eta gure Giden atalaren bidez ere lor ditzakezue txostenok.