Eduki publikatzailea

Segurtasun gomendioak birus informatikoak direla eta

Lehenengo argitaratze data: 2015/05/22

Denbora batetik hona, Erabiltzaileentzako Zerbitzua (CAU) Ransomware motako birusarekin lotutako hainbat intzidentzia jasotzen ari da. Birus horiek erabiltzailearen fitxategiak kodetu egiten dituzte eta dirua eskatzen dute horiek deskodetzeko. Eskatutako dirua ordainduta ere, ez da bermatzen informazioa berreskuratuko denik eta, kasu gehienetan, fitxategiak ezin dira deskodetu eta, zoritxarrez, betiko galtzen dira.

Ohar hau zabaltzen dugu, ez alarma pizteko, baizik eta segurtasun gomendio batzuk hedatzeko zure ekipoa kaltetu lezakeen birusaren ondorioak gutxiagotzeko, ahal den neurrian, behintzat.

Prebentziozko neurriak:

  1.  Maiztasunez, ekipoko datuen segurtasun kopiak egin.  Horrek aukera emango dizu ekipoko informazioaren zati bat berreskuratzeko.
  2. Segurtasun kopia kanpoko gailu batean  (pendrive edo USB diskoa) gordetakoan, ekipoa deskonektatu eta aparte gorde. Izan ere, ekipo bat kaltetuz gero, haren  irismenean dagoen guztia kodetuko du, baita konektatutako kanpoko gailuak eta sareko gordailuak (GORDE, GORDETALDE, DropBox) ere.
  3. Ez ireki jatorri ezezagunetik etortzen zaizkizun mezu elektronikoak. Ez ireki, inolaz ere, itxuraz jabeari entregatu ezin ahal izan zaion pakete bat jasotzeko Postetxetik letorkeen ustezko ziurtagiri bat. Mezuaren barruan testu hau daraman esteka bat dator: "Bidalketari buruzko informazioa deskargatu". Esteka horretan klik eginez gero, aukera handiak dituzu aipatutako birusa edo beste bat zure ekipoan sartzeko.

Neurri erreaktiboak:

  • Ekipoa kaltetu egin dutela konturatuz gero, itzal dadin behartu etengailua behar adina denboraz sakatuz (zure dokumentuak ezin direla ireki ikusten duzulako edo birusaren pantaila kodetutako fitxategiengatiko erreskatea eskatuz azaltzen delako).
  • Eta, horren segidan, Erabiltzaileentzako Zerbitzuari deitu. Ez piztu berriro ekipoa harik eta teknikari bat laguntzera joan arte.

Ondo izan,
Nekane Zaldua
IKTen gerenteordea