Eduki publikatzailea

Irakaskuntzarako bideoak norberak grabatzeko ehuRec zerbitzua (proba fasean)

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/15

Gero eta eskari gehiago dago irakaskuntzarako bideoak grabatzeko. IKT Gerenteordetzak, eskari horretaz ohartuta, abian jarri du, proba fasean, zerbitzu bat aukera ematen diona irakasleari berak grabatzeko modu automatikoan bere eskola, edukiak barne hartuta eta hizlariaren irudia sinkronizatuta eta bista berean jasota.  Behin grabatuta, egileak berak moldatu beharko du. Horretarako, bideok editatzeko programa erraz bat dago da eskuragarri, eta erabiltzailearentzako oinarrizko laguntza.

ehuRec da zerbitzuaren izena eta proba fasean dago erabilgarri Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroko 2 ikasgelan; hitzordua eskatu behar da erabiltzeko. Sistemak oinarri dauka Galicaster izeneko ekipo bat, OpenCast nazioarteko komunitatearena eta Matterhorn Europako proiektuaren parte dena.

Zerbitzua IKT Gerenteordetzako proiektuen arloak jarri du martxan, eta bertara joan daiteke ikusteko nola erabiltzen den eta zein aukera eskaintzen duen. Eskertuko genuke ikastegietan sor daitezkeen premiak ikastegika edo sailka batzea, eta saio bakar bat eskatzea interesatu guztientzat. Eskaria egiteko, bidali mezu bat ehurec@ehu.eus helbidera, gaina "ehuRec zerbitzua" jarrita.

Zerbitzuari eta zerbitzua erabiltzeko baldintzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, joan IKT Gerenteordetzaren web orrira.