bezeroen-arloa-aurkezpena

Bezeroen Arloa

Bezeroen Arloaren ardura da zerbitzuak eta pertsonak (langileak eta ikasleek) behar dituzten informatika postuak hornitzea eta euskarritzea, UPV/EHUko estamentuetan zehazturiko baldintzen arabera, hau da, erabiltzaileei zerbitzu hurbila eta profesionala eskainiz, lan egin ahal izan dezaten.

Bi adar estrategiko ditu Arloak bere egituran: Erabiltzaileen Arreta Zentroa (EAZ), eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazioa emateaz gainera, edozein eskaeraren aurrean erabiltzaileei arretaz erantzuten diena eta lanpostuetan gertatzen diren arazo informatikoak konponbidean ezartzen dituena, eta Instalazioen Zerbitzua, postu informatikoetan aplikazioak, zerbitzuak eta ezarri beharreko baldintzak modu estrategikoan finkatzeaz gainera, ekipoen hedapenaz ere arduratzen dena.

Goi mailako langile adituak ditu bere lan esparruan, Unibertsitateko eremu geografiko guztietan banatuak.

  • Bezeroen Arloko Burua: Gerardo Muñoz Martínez
  • Kokapena: Las Nieves Etxea, Gasteizko Campusean. Nieves Cano kalea, 33. 01006 Gasteiz
  • Harremanetarako telefonoa eta e-posta: 945.01.3015, clientes.tic(@)ehu.eus