Ekoizpen Arloa

Ekoizpen Arloaren egitekoa da IKT Gerenteordetzak eskaintzen dituen zerbitzuak behar bezala, balioa eskainiz eta adosturiko kalitate mailak bermatuz, ematen direla begiratzea. Ekoizpen arloaren antolakuntza eta jarduera egokien baitan dago, azken batean, erabiltzaileek eskaintzen zaizkien zerbitzuen gainean duten pertzepzioa.

Burua eta hiru arlo espezifiko, Ustiapena, Ezarpena eta Komunikazioak, ditu Ekoizpen Arloak bere egituran.

Hona hemen Arloaren helburu nagusiak:

  • Adosturiko zerbitzuak onarturiko kalitate mailen arabera eskaini ahal izateko behar diren prozesu, jarduera eta funtzio guztiak koordinatu eta inplementatu.
  • Zerbitzuaren erabiltzaile guztiei euskarria eskaini.
  • Zerbitzuak bideratzeko behar den azpiegitura teknologikoa kudeatu.
  • Egonkortasunaren eta erantzuteko gaitasunaren arteko oreka lortu.
  • ITen arloko zerbitzuen kudeaketa eta prestaziorako prozesu eta jarduera guztietan hobekuntzak gomendatu.
  • Zerbitzu mailen jarraipen-parametroak monitorizatu eta aztertu, indarrean dauden SLA akordioekin kontrastatuz.
  • IT zerbitzuekin loturiko ROI eta VOI etekinak emendatuko dituzten hobekuntzak proposatu.
  • Estrategia eta diseinua fasea behar bezala euskarritu, helburuen araberako zerbitzu eta prozesu/jarduera berrien definizio egokiari begira.
  • Ekoizpen Burua: Iñaki Ortega Vergara
  • Kokapena: UPV/EHUko Errektoretza Leioako Campusean (Sarriena auzoa z/g 48940 Leioa)
  • Harremanetarako telefonoa eta e-posta: 94.601.2121, ikt.produkzioa(@)ehu.eus