UPV/EHUren sistemetara sartzeko politika

Politika hau bertako eta kanpoko langileei aplikatzen zaie UPV/EHUren sistemetara sartzeko egiaztagirien erabileran (kontuak/pasahitzak, txartel digitalak, etab.).

  1. Erabiltzaileek sarrera kontuak izan behar dituzte aplikazio eta zerbitzuetara sartu ahal izateko. Sarrera konturik edo baimenik gabe propio edo behin eta berriz sartzen saiatzea iruzurrezko erabileratzat hartzen da.
  2. Erabiltzaileek bere n egiaztagiriak erabili behar dituzte, eta ez, edozein arrazoi tarteko, ezagutu dituzten beste erabiltzaile batzuenak. Halakorik gertatuz gero, erabiltzaileak egiaztagiriaren jabe den erabiltzaileari haren egiaztagiria ezagutzen dela jakinarazi beharko dio.
  3. Egiaztagiriak pertsonalak eta besterenezinak dira, eta ez zaizkio inori eman behar, ezta arrazoiren bat tartean izanda ere.
  4. Erabiltzaileek, lanlekua utzi behar dutenean, lan-saioa amaitu edo blokeatu beharko dute; hartara, beste erabiltzaile batzuk sartzea galaraziko dute. Horregatik, erabiltzaile jakin bat beste erabiltzaileren baten lanlekutik sartu bada, eta lanlekua utzi nahi badu, beti-beti itxi beharko du lan-saioa.
  5. Erabiltzaileek honako arau hauek bete behar dituzte beren pasahitzak eratzeko:
    • Pasahitzek 8 karaktere izan behar dituzte gutxienez.
    • Pasahitzak eratzerakoan, 3 karakteretik gutxienez batek lau mota hauetako batekoa izan behar du:
      • Zenbakiak
      • Maiuskulak
      • Minuskulak
      • Karaktere bereziak: * . + $ & # @ - ! % ^ ; ( ) { } [ ] < > ? /_
    • Pasahitzak ezin du zuriunerik izan.
    • Pasahitzak ezin du hiztegiko hitzez edo erraz aurresan daitezkeen edo erabiltzailearekiko lotura zuzena duten hitzez bakarrik eratuta egon (izenak, helbideak, matrikulak, etab.).
    • Ezin da erabiltzaile, izen edo abizen identifikatzailerik erabili pasahitz gisa edo pasahitzaren parte gisa.
    • Erabiltzailearen ardura da bere pasahitzen konfidentzialtasuna zaintzea.
    • Erabiltzaile bakoitzak bere pasahitza bakarrik erabil dezake.
    • Pasahitzak ezin dira idatzi, ezta inola bidali ere, baldin eta zifratuta ez badoaz, hasieran eman eta aldarazten direnean izan ezik.
    • Pasahitzak erregistro batean biltzea beharrezkoa bada, pasahitzak zifratuta eta leku seguruan gorde behar dira.
    • Pasahitza aldian-aldian aldatu egin behar da; 240 egunez behin, gutxienez.
    • Pasahitza aldatu egin behar da inork gure pasahitza jakin dezakeela irudituz gero.
    • Erabiltzaileak pasahitza aldatu egin behar du konektatzen den lehenengo aldian eta administratzaile batek emandakoa denean.
    • Pasahitza aldatzean, ez dira berriz erabili behar azken 10 pasahitzak.

UPV/EHUren sistemen segurtasunaren aurka egin dezakeen edozein gertakariz ohartuz gero, UPV/EHUko Erabiltzailearen Arreta Zentroari (EAZ) jakinarazi behar zaio lehenbailehen, telefono honetan: 945 014 400 (edo telefono luzapen honetan: 15.4400).