sso segurtasun oharrak

SSO sistemaren erabileran kontuan eduki beharreko Segurtasun Oharrak

  • SSO lan-saio batek lotura hertsia dauka Web-nabigatzaile baten (IExplorer, FireFox, Chrome,...) eta bere leiho ireki guztien erabilerarekin. Hasitako saio batekin ezin da jarraitu beste nabigatzaile batean. Alegia, saioa Firefox-en zabalduz gero, ezingo da saioarekin jarraitu Internet Explorer-en; ezta alderantziz ere.
  • Nahiz eta aplikazio edo zerbitzu baterako sarbidea itxi edo amaitu, lan-saioa ez da itxiko. Erabiltzaileak kontuan izan behar du aplikazio edo zerbitzura sartzeko erabilitako web-nabigatzailea zabalik daukan bitartean, eskuragarri izango dituela bera sar daitekeen aplikazio edo zerbitzu guztiak, sarbide-sinestamen duak erabili behar izan gabe (kontua/pasahitza edo korporazio-txartela), non eta erabiltzaileak, aplikazioa edo zerbitzua amaitu ondoren, ez duen ixten nabigatzailea edo ez duen sakatzen saioa amaitzeko pantailan horretarako agertuko zaion esteka.
  • SSO sarbidea beste erabiltzaile baten lanlekutik eginez gero, berriz, erabilitako nabigatzailea itxi beharko da (baita nabigatzaile horren leiho ireki guztiak ere), SSO lan-saioa amaitu ahal izateko, eta bataren sinestamenduekin beste erabiltzaile batzuk sartzea galarazteko.
  • Lanlekua utziz gero, idazmahaia blokeatu beharko da (<Windows><L> teklak, aldi berean), beste erabiltzaile batzuk sar ez daitezen. Era berean, idazmahaiaren saioa korporazio-txartelarekin ireki bada, uztean kendu egin beharko da, idazmahaia blokeatzeko.