WiFi EHU-wGuest: Kudeaketa Gida

Xedea

EHU-wGuest atariko erabiltzaileen kudeaketari esker, unibertsitateko bisitariek edo ekitaldi kolektiboetan parte hartzen dutenek EHU-wGuest gonbidatuen ataria erabili ahal izateko beharrezko sarbide kontuak web bidez sor daitezke, betiere, AZPko langileren baten edo irakasle edo ikertzaileren baten bermearekin.

Sarbidea

AZPko edozein langilek nahiz edozein irakasle edo ikertzailek sor dezake kontu bat ondorengo helbidean:

https://www.ehu.eus/wguest

Bertan, ohiko datuak erabiliz sartuko da:

Introduzca su usuario y contraseña: user eta password eremuak eta login botoia

Aukerak

Sartzean, hasierako pantaila agertzen da eta, bertan, sortutako kontuen zerrenda (hasieran hutsik egongo da).

Goian, ezkerraldean, bi botoi ikus ditzakegu:

  • Listar cuentas: sortutako kontuen zerrenda ikusteko.
  • Crear cuenta: kontu berriak sortzeko.

Hasierako pantailak Listar cuentas, crear cuenta eta Logout botoiak ditu

Saioa uztea

Goian, eskuinaldean, Logout botoia dago; honek edozein unetan saioa uzteko aukera ematen digu.

Kontuak sortzea

Kontu berri bat sortzeko, Crear cuenta sakatu behar dugu. Ondoren, formulario bat duen pantaila agertuko zaigu.

Formularioko eremuen deskribapena:

  • Cuenta activa: kontua gaituta dagoen ala ez adierazten du. Lehenespen gisa, sortzean gaituta agertzeko eremua markatuta agertzen da.
  • Identificador: EHU-wGuest atarian jarri behar den erabiltzaile izena da.
  • Contraseña: EHU-wGuest atarian jarri behar den pasahitza da.
  • Fecha de inicio eta fecha de fin: kontua erabilgarri egongo den denboraldia adierazten du (gehienez 30 egun). Egutegi itxura duten ikonoek lana errazten dute.
  • Cuenta personal edo cuenta colectiva: kontua norberak edo hainbat pertsonak (esaterako, biltzar batean) erabiltzeko den adierazten du.
  • Nombre, Apellidos, DNI eta email: kontuaren erabiltzaileari buruzko informazio pertsonala. Kontu pertsonala sortuz gero bakarrik beteko ditugu.
  • Comentario: kontuaren deskribapena. Nahitaezkoa da kontu kolektiboa baldin bada.

Formularioa bete ondoren, Dar cuenta de alta eremuan sakatzerakoan kontua baliozkotu egingo da. Eremu guztiak egoki beteta badaude, kontua sortu egingo da eta sortutako kontu guztien zerrenda biltzen duen pantaila agertuko da berriz ere. Egoki beteta ez badaude, alerta mezu batek zer eremu osatu behar diren adieraziko du.

Kontua sortzeko formularioa

Adibidea: kontu pertsonala

Kontu pertsonala sortzeko formularioa, eremuak beteta eta Dar cuenta de alta botoia aukeratuta
Kontua iraungita dagoela dioen marka gorria duen kontua

Adibideko taulan ikus daitekeenez, kontuak marka gorria du ezkerraldean. Horrek adierazten du kontua ez dagoela indarrean, egungo data kontuaren eraginkortasun alditik kanpo baitago.

Adibidea: kontu kolektiboa

Kontu kolektiboa sortzeko formularioa, eremuak beteta eta Dar cuenta de alta botoia aukeratuta
Kontu bakoitzak arkatza eta gurutzea ditu

Sortutako kontuen taulan, arkatzaren ikonoan sakatuta kontua editatu daiteke eta gurutzearen ikonoan sakatuta, berriz, kontua ezabatu.

Kontu mantentze-lan automatikoa

3 hilabete baino gehiagotik indarrean ez dauden kontuak automatikoki ezabatuko dira.

ERANSKINA: Administrazioa

EHU-wGuest atariko erabiltzailea tresnaren administratzailea ere bada, beste edozein erabiltzailek sortutako kontuak editatzeko edo ezabatzeko aukera izango du. Halaber, denbora mugarik gabe erabil daitezkeen kontuak sortzeko aukera ere izango du, alegia, gainerako erabiltzaileek sortutako kontuek duten 30 eguneko mugarik gabeko kontuak sortzeko aukera:

Iraungiko den ala ez aukeratu daiteke