EHU-Wikipedia Informatika fakultatean
EHU-Wikipedia proiektua. Aurkezpena

Unibertsitatearen zeregin nagusietakoa ezagutza zabaltzea da, hortik Euskal Herriko Unibertsitateak, Eman ta zabal zazu Iparragirreren esaldi sonatua bereganatu izana.
Wikipedia entziklopedia askeak eta kolaboratzaileak, oso antzeko helburuak ditu: munduko ezagutza oro gizaki guztien eskura jartzea. Wikipediak gaur egun 38 milioi artikulu ditu 290 hizkuntzetan eta munduko 6. webgune bisitatuena da. Euskara bezala hizkuntza txiki eta gutxituentzat sekulako aukera izan da entziklopedia hau, bestela izugarri garestiak diren baliabideak aurrezten baititu; eu.wikipedia.
Unibertsitatea eta Wikipedia, bien arteko elkarlana aberasgarria da Euskarazko Wikipedia handitzeko eta hobetzeko. Fakultate desberdinetako ikasleek eta irakasleek elkarlanean diardute Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko kideekin. 25 orduko lanaren truke ikasleek aukera askeko 1 ECTS kreditu baliozkotzeko ziurtagiria jasotzen dute. Egindako lanaren barruan sartzen dira wikilarien eskutik jasotako wiki edizio ikastaroa (3 ordu), euskararen egunaren bueltan campusean antolatu ohi den wikimaratoia (3 ordu) eta noski, euskarazko artikulu berriak sortzea edota dagoeneko existitzen direnak hobetzea, denon eskura publiko jarriz.
Fakultatean egindako lana
Proiektua martxan jarri zenetik, artikulu dexente landu dira. Baina, lortutako emaitza ez dugu artikulu kopuruan soilik neurtzen. Ikasleak wikilari bihurtu dira; betidanik wikipedia kontsumitzaile izan diren ikasleak sortzaile paperean jarri dira. Edukiak landu dituzte, hizkuntza landu dute, lan kolaboratiboa egin dute.
2020
- EHU-Wikipedia 2020 (argazkia)
- Hizkuntzalaritza aplikatua
- Programazioaren metodologia
- Mineral guztien artikuluak Euskal Wikipedian izatea lortu da. Euskarazkoa da mineral guzti-guzti horiek dituen Wikipedia bakarra. Euskararen tratamendu automatikorako hizkuntza baliabideak eta 2019an garatutako EUMineralBot wikipedia robota erabili dira (Xabier Garmendia Diaz, Kepa Sarasola eta Galder Gonzalez). Ikus berria.
2019
- EHU-Wikipedia 2019
- Difusio@: Amaitu da EHU-Wikipedia 2019-2 proiektua
-
EUmineralbot wikipedia robota, automatikoki 500 mineralen artikulua sortu dituena. (Xabier Garmendia)
2018
- EHU-Wikipedia 2018
- Euskal Wikilariak: Matxin itzultzaile automatikoa integratu dute Wikipedian
- Ixa taldea: Matxin itzultzailea Wikipedian integratuta
- Euskal Wikilariak: Euskal Wikilarien parte-hartzea Bartzelonako Hackatoian Maite Urra eta Oscar Sainz partehartzaile.
- Difusio@: Wikipediako Hezkuntza proiektua, gure fakultatearen ekarpena // Amplia participación de la facultad en la Wikipedia en euskera
- Difusio@: 2018_11_29: EHUko Wikimaratoian Fakultatea lanean
- Twitter: 50 ikasle, @txiomatia eta Kimikako fakultatekoak, batez ere @EHUKultura @euskaraldia ospatzen gaur. Artikuluak igotzeko eguna! (argazkia)
2017
- Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2017/Artikuluak
- Media in category "EHU-Wikipedia 2017"
- EHU-Wikipedia 2017-2 (udazkena), Editatoia, Editoreak
- Difusio@: Donostiako Informatika fakultateko bloga
2016
Materiala
Prentsa
- “Informazioa eta Wikipedia”, Berria
- “Euskarazko Wikipedia elikatzeko ekimenak”, Sustatu
- “Informatikako ikasleak wikilari”, El correo
- Aitzol Astigarraga: “Euskal komunitateak wikilari talde oso aktiboa dauka. Orain erronka hori gizarteratu eta arlo ezberdinetako jendearen ekarpenak biltzea da”, Unibertsitatea.net
- “Euskal kulturari buruz Wikipediari so”, Euskal wikilarien kultura elkartea
- "Wikipediako 29. hizkuntza da euskara, azken bi urteetan kalitate handiko 800 artikulu berri sortuta", Berria. 2019-06-27
- "Ekimenean parte hartu duten 2.500 ikasleetatik 2.000 inguru EHUkoak dira."