cv esti amenabarro iraola

Esti Amenabarro Iraola

(Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hezkuntza Zientziak Saila)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Informazio osagarria

Hezkuntza Zientzietan Irakasle eta Doktorea (UPV/EHU, 2021). Pedagogian Lizentziaduna UPV/EHUn (1998). Gizarte-hezkuntzako Esku-hartze Masterra (UPV/EHU). Gaur egun, Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Hezkuntza Zientzien Sailean irakaslea naiz, Hezkuntzaren Teoria eta Historia arloan. Pedagogia eta Gizarte Hezkuntzako Graduetan eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterrean (UPV/EHU) irakasten dut. Egun, Hezkuntza, Antrolpologia eta Filosofia Fakultateko (HEFA I) Practicum eta Gradu Amaierako lanen Dekanordea.

INKLUNI ikerketa-taldeko kidea naiz, eta talde horrek hainbat ikerketa-proiektu garatzen ditu gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa bermatzeko; bereziki, gaixotasun arraroak dituzten adingabeen eskolatze-prozesuak aztertzen ditugu. Halaber, beste ikerketa-proiektu batzuetan ere parte hartzen dut: (i) Prozesu sozio-hezitzaile eraldatzaileetan narratiba pedagogiko inklusiboen elkar-eraikuntza (PID2023-151491NB-I00), Jaume I Unibertsitatearekin eta UNEDekin elkarlanean; (ii) Hezkuntza-testuinguru anitzak eraldatzen: presentzia eta parte-hartze komunitarioa (PID2023-152715OA-I00) ikerketa egitasmoan; (iii) Askiak proiektua, adingabe (emakume) tutelatuei zuzendutako egitasmo sozio hezitzailea, intersekzionalitatearen parametroetan, Next Generation Euskadi deialdiaren

baitan garatzen ari dena, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan; (iv) Kataluniako Unibertsitate Zentralarekin (Vic) lankidetzan: Irakasleen arteko lankidetza ikaskuntza kooperatiboaren garapena inklusioa bermatzeko (PID2021-128456NB-I00).

Nire ikerketa-lerroak hauek dira: hezkuntza inklusiboa, alteritatearen pedagogia, pedagogia kritikoa, gizarte eta hezkuntza eraldaketa, metodologia biografikoak, narratiboak eta sortzaileak, pedagogia-dokumentazioa eta fotoelizitazioa (argazki-narrazioak).