Kirola
EHUKirola kirol instalazioak, ikastaroak, jarduerak, lehiaketak, eskaintza birtuala, etab. ditu. Taldeko kirola, entrenamendua edo aire zabaleko jarduerak interesatuz gero, ikusi EHU Kirolak zer eskaintza dituen zure campusean:
- Zure esku dituzu Gym birtuala edo Mendi Erronka ekimenak, besteak beste, unibertsitateko kide guztientzako baitira.
- Ikastaroen eta jardueren eskaintza ere baduzu, campusaren arabera: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
- EHUKirola programarekin harremanetan jartzeko: ar-kirolak@ehu.eus / gi-kirolak@ehu.eus / bi-kirolak@ehu.eus
EHUk eskaintzen dituen zerbitzuez gain, hiri bakoitzeko kiroldegi publikoen sarea ere bada, askotariko instalazioekin, ikastaroekin eta ekimenekin zure kirolik gustukoena egiteko:
- Kontsultatu EAEko kirol instalazioen errolda, udalerri guztietako aukerak dituzu.
- Kontsultatu hiru hiriburuetako kirolen arloak: Gasteiz kirola, Bilbao Kirolak eta Donostia Kirolak.
Euskal Herriko kirolik nabarmenen berri izateko gonbita ere egiten dizugu. Gure lurraldean kirol zaletasun handia dago, kirol globalez gain (futbola, saskibaloia, txirrindularitza edo errugbia) tradizionalak ere baditugu (euskal pilota, arrauna edo herri kirolak).
Gainera, zure egonaldian hainbat kirol ekitalditan parte hartzeko aukera izango duzu:
- Mendiko lasterka: Zegama Aizkorri
- Lasterketak: Lilatón, Behobia Donostia, Bilbao Night Running Fest, Gasteizko maratoi erdia, Bilbao Herri Krosa
- Txirrindularitza: Carrera cicloturista Bilbao-Bilbao, Donostia-Baiona-Donostia
- Triatloia: Ironman Vitoria-Gasteiz, Bilbao Triatlón