IWC: Nazioarteko ikasleak: Aseguruak

Nazioarteko ikasleak: Aseguruak

EHUn matrikulatutako ikasleek istripu eta asistentzia sanitarioko asegurua dute, matrikula egitean automatikoki ordaintzen dena: EHU Ikasle Asegurua eta Eskola Asegurua.

EHU IBILI unibertsitateko ikasleei zuzendutako aseguru boluntarioari buruzko informazioa ere aurkituko duzu. IBILI aseguruak Espainaiara etortzeko ikasle egonaldi baimena/bisadoa behar duten ikasleentzat ere balio du. Espainiako legeak 2025ean argitaratutako irizpide eta salbuespenen 6. atalean eskatzen duena egiazta dezakezu. Zehazki, IBILI aseguruak "Gastu medikoak, kirurgiko farmazeutikoak eta ospitaleratzeak" kontzeptua eskaintzen du, eta estaldura mugagabea izango da Aseguratua Aseguratzaileak haren esku jartzen dituen hitzartutako zentro medikoetara joaten bada. Zure IBILI aseguruaren onarpenean arazoren bat izanez gero, Espainiako bulego kontsularren aurrean ikasle egonaldi/bisatu-baimena izapidetzean, info.welcomecentre@ehu.eus-ekin jar zaitezke harremanetan.