Fernando Baptista
Fernando Baptista
Fernando Baptista
Hitzaldiaren izenburua:
Ilustrazio zientifikoa eta sormena.
National Geographic-en grafikoak sortzea prozesu zaila da, aditu onenekin lan egitea, guneetara bidaiatzea ikertzeko eta, horrela, grafiko zehatz eta erakargarrienak aldi berean sortzen saiatzeko. Hitzaldian proiektu horietako batzuk azalduko ditut paperezko bertsioan eta bertsio digitalean. Halaber, erreferentziazko eskulturekin ilustrazioak sortzeko erabiltzen ditudan teknikak erakutsiko ditut, baita stop motion animazioak edo interaktiboak nola egiten ditugun ere.
----------
Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean 1990ean.
Freelance ilustratzaile eta diseinatzaile lanetan aritu zen hainbat urtez, 1993an El Correo egunkarian sartu zen arte. 2007an Washington DCko National Geographic Magazineko plantillan sartu zen.
Nafarroako Unibertsitateko irakasle elkartua izan da, eta hitzaldiak eta workshop-ak eman ditu Europan, Ekialde Hurbilean, Estatu Batuetan eta Latinoamerikan.
Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Ilustrazio Zientifikoko Masterreko irakaslea da.
2012an, azken 20 urteetan munduan eragin handiena izan duten 5 infografistetako bat izendatu zuten. 250 sari baino gehiago irabazi ditu nazioartean, Emmy sarietarako bi izendapen barne.
Komikien eta zientzia-fikzioaren zale amorratua da.