Josune Urrutia
Josune Urrutia
Josune Urrutia
Hitzaldiaren izenburua:
Autoediziotik ikerketa aplikatura.
Hitzaldian, marrazkilari, ilustratzaile, komikigile, bideratzaile grafiko eta diziplinarteko lantaldeetako kolaboratzaile gisa izan dudan esperientzia aztertuko dut, marrazkigintzak garrantzi handia baitu ikerketa zientifikoko prozesuetan.
----------
Josune Urrutia Asua (Bilbao, 1976) artista bisuala eta marrazketa zalea da.
Bere ikerketa eta praktika artistikoak narratiba grafikoak aztertzen ditu, bereziki marrazketak ezagutza sortzeko eta elkarrizketarako eta trukerako espazio esanguratsuak sortzeko dituen ahalmenak.
Arte Ederretan lizentziaduna, gaur egun komiki enkarguak, ilustrazioa, kolaborazioak, irakaskuntza eta ikerketa uztartzen ditu.
Hainbat proiektu egin ditu osasuna/gaixotasuna/minbizia marrazkiaren eta begiradaren bidez aztertzeko: ‘Hoy no es el día’ (2022); ‘Crónicas complejas’ (2021); ‘Compendio colectivo sobre cáncer’ (2018); ‘Breve diccionario enciclopédico de MI cáncer’ (2017); eta ‘Así me veo’ (2015).
Maison des auteurs d 'Angoulême (2019-2021) delakoan bizi zen, onkologia eta immunologiako ikerketa- eta sorkuntza-beka lortu zuen – ICI/Iméra Katedra (2023-2024) – eta marrazkiaren ezaugarri epistemikoari buruzko ikerketarekin jarraitzen du Iméran, senior fellow gisa (2025-2026).