Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Gipuzkoako Bazkundearen II. ENPLEGU FERIA

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/24

Maiatzaren 8an zita bat duzu Gipuzkoako Bazkundean.

(Beste leiho bat zabalduko du)

Gipuzkoako enpresa sarea eta lan merkatuarekin harremanetan jarri nahi duen edozein pertsonen arteko elkargunea izango da.

Zer aurkituko duzu II. Enplegu Ferian?

Stand anitzak zu ezagutzeko prest dauden enpresekin, zure curriculuma jaso eta zurekin elkarrizketa txiki bat egiteko prest egongo direnak.
Enpresek euren proiektuak eta lan eskaintzak ezagutzeko aurkezpenak egingo dituzte.
Enpresek euren eskaintzekin bat datozen profilekin elkarrizketak egingo dituzte. Elkarrizketa hauek aldez aurretik hitzartutakoak izango dira. Zu horietako bat izan zaitezke!

Animatu zaitez ferian parte hartzera!

Estekak

Informazio gehiago eta izen-ematea