Breadcrumb

Eduki publikatzailea

2018/19 ikasturtean graduatu diren ikasleei diplomak egiteko ekitaldia

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/12

Irudia

2019ko azaroaren 8an, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko auditorioan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Kimika Fakultatean, 2018/19 ikasturtean, graduatutako 64 pertsonari diploma emateko ekitaldia izan zen.

Ekitaldiaren buru izan ziren Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea, eta Marian Iriarte Ormazabal, Kimika Fakultateko dekanoa. Unai Ugalde Kimika fakultateko irakasleak, “Hasieraren bukaera. Aukerak" ponentzia azaldu zuen.

Ekitaldira ikasketak amaitu dituzten ikasleak joan ziren beren senide eta lagunekin.  Ekitaldiaren azkena “Gaudeamus Igitur” unibertsitate ereserkia izan zen, denek batera kantatuta.