Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kimika Fakultatean ere, emakumeok planto!

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/06

UPV/EHUk bost emakume ikertzaileri omenaldia egingo die

Ekitaldia

Noiz eta non

2019/03/06, 11:00

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena - 48940 Leioa-Erandio (Bizkaia)


Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) omenaldia emango die unibertsitateko bost emakumeri (bosna jakintza arlotan) beren ibilbide akademiko luze eta bikainagatik. Bost ikertzaileok dira: Kristalografia eta Mineralogiako katedradun Maribel Arriortua Markaida, Zuzenbide Penaleko katedradun Adela Asua Batarrita, Seinalearen eta Komunikazioaren Teoriako katedradun Inma Hernaez Rioja, Euskal Filologiako katedradun Lourdes Oñederra Olaizola eta Fisiologiako katedradun Begoña Ochoa Olascoaga. Guztiak bai unibertsitatean bai gizartean erreferentziazko ereduak dira.

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak antolatuko du Ekitaldi Instituzionala. Matxoaren 6an egingo  den ekitaldi horretan UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka Lasak ere hartuko du parte. Unibertsitate kideek aukeratutako lehen errektore emakumea izan da Balluerka.

Kimika Fakultatean ere, emakumeok planto!