Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Praktika ordainduak: IKD GAZtE taldea (UPV/EHU)

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/28

Kaixo Ikaskide!

  Proiektu bat kudeatzea gustatuko litzaizuke?, talde multidisziplinar bat dinamizatzea?, zeharkako gaitasunak garatzea?, ikasketa desberdineko talde batean lan egitea?, Gipuzkoako Foru aldundiarekin eta Gipuzkoako enpresa eta elkarteekin kontaktuan egotea?

120 ECTS gainditu badituzu, elebiduna bazara (eusk/gazt) eta arratsaldeak libre badituzu... Hauxe da zure aukera! Bidali mezu bat ikdgazte@ehu.eus helbide elektronikora datu hauekin: zure ikasketak, maila, zure CV eguneratua eta testu txiki bat zure burua aurkeztuz edota zure parte hartzeko interesa adieraziz. Epea azaroaren 28tik abenduaren 2ra (goizeko 11:00ak arte) bitartekoa da, eta elkarrizketak abenduaren 12an gauzatuko ditugu, euskaraz.

Atxikituta dagoen dokumentuan informazio gehiago aurkituko duzu. Gurekin jar zaitezke harremanetan helbide elektronikoz (ikdgazte@ehu.eus), telefonoz (943.01.8395/8422) eta informazio gehiago nahi izatekotan gure sare sozialak eta bloga www.ikdgazte.wordpress.com  bisitatu.

Zure zain gaude!!
Eskerrik asko eta ongi etorri IKD GAZtE mundura!
Informazio gehigarria

       Deialdia (pdf , 95,09 KB)