Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Pedro Miguel Etxenikek, Nafarroako urrezko domina jaso du

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/03

Irudia

  Nafarroako Gobernuak Nafarroako Urrezko Domina eman dio Pedro Miguel Etxenike Landiribar fisikari erronkariarrari, hau da, Foru Erkidegoko sari nagusia. Zuzendari nafarrak esan duenez, sariak balioa ematen dio berak fisikaren alorrean egin dituen ikerketa eta dibulgazio lanen "alderdi intelektualari, zientifikoari eta humanoari".

Domina emateko dekretuan azpimarratzen denez, Pedro Miguel Etxenike (Isaba, 1950) orain arte aitorpen eta sari gehien jaso duten nafar zientzialarietako bat da, eta bikain jorratu ditu fisikaren gai desberdinak, dibulgazio lan apartak eginez eta konpromiso sozial eta kulturala erakutsiz.

Dekretuaren arabera, lizentzia lortu zuenez geroztik, Etxenike mundu osoko zientzia erakunde prestigiotsuenetan, unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan aritu da fisikaren esparruko ikerketa eta dibulgazio lanak egiten; bereziki, Materia Kondentsatuaren Fisikaren esparruan, hau da, gaur egungo fisikaren esparru zabalenetako batean.

Urrezko Domina emateko ekitaldia abenduaren 3an burutuko da Nafarroako Foru Komunitatearen Eguneko ospakizunen baitan.
 

Pedro Miguel Etxenike Fisikako katedraduna da UPV/EHUn. Eusko Jaurlaritzako sailburu ere izan zen 1980tik 1984ra bitartean eta, jaso dituen sari ugarien artean, besteak beste, aipa daitezke Max Planck Saria, Principe Viana saria eta Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Principe de Asturias Saria. Gaur egun, Donostia International Physics Center eta CIC Nanogune zentroetako presidentea da. Halaber, Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako ohorezko presidentea da ere.

Argazkia: DIPC