Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Itziar Otaegi Tena, Euskaraz Idatzitako Doktorego Tesien Koldo Mitxelena 2020 sariaren irabazle.

Lehenengo argitaratze data: 2021/01/08

Itziar Otaegi Tenak Koldo Mitxelena 2020 saria irabazi du Ingeniaritza eta Arkitektura arloan “Jatorri berriztagarriko polimeroetan eta karbono-nanokargetan oinarritutako polímero-nahaste eta nanokonpositeak” izenburudun doktorego tesiarekin. 

Sari hauek euskaraz egindako ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko xedez Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak sinatutako lankidetza hitzarmena dute oinarri.

Sariak banatzeko ekitaldia urtarrilaren 13an izango da Carlos Santamaría Zentroan.