Breadcrumb

Bordeleko Unibertsitatearen (UBx, Frantzia) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko nazioarteko titulazio bikoitza

Bordeleko Unibertsitatearen (UBx, Frantzia) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko nazioarteko titulazio bikoitza

Lor daitezkeen titulazioak:

Kimikako Graduko 180 ECTS egin dituzten ikasleek hauek lortuko dituzte: Kimikako Gradua (UPV/EHU), Kimika eta Polimeroak Masterra (UPV/EHU) eta Kimikako Masterra (track PolymerSciences) (UBx).
Kimikako Gradutik ez datozen gainerako ikasleek beste hauek: Kimika eta Polimeroak Masterra (UPV/EHU) eta Kimikako Masterra (track Polymer Sciences) (UBx).

Ikasketen egitura:

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitateak (UBx) Kimika (track in Polymers Sciences) eta Kimika eta Polimeroak master bikoitza (UPV/EHU) antolatzen dute, bi urtekoa (120 ECTS)

Master Programak 120 ECTS ditu, bi ikasturtetan banatuta (4 seihileko: S7-S10):

Ikasle guztiek lehen bi seihilekoak UPV/EHUn pasatu eta Kimikako Graduko 4. mailako irakasgaiak (54 ECTS) + UBx-ko online bidezko irakasgai bat (6 ECTS) egiten dituzte. 
Hirugarren seihilekoan, UBx-ra joan eta 24 ECTS + UPV/EHUko Kimika eta Polimeroak Masterreko irakasgaiak (6 ECTS, gutxienez) egiten dituzte online bidez.
Azkenik, laugarren seihilekoan, MALa egiten da bi unibertsitateetako batean edo bi erakundeek dituzten industria bazkideetako batean. Nolanahi ere, MAL guztiek unibertsitateetako zuzendari bana izango dute, eta defentsa bi unibertsitateetako kideek osatutako epaimahai baten aurrean egingo da.

Hona, jarraian, titulazio bikoitzeko ikasketa planaren eskema bat :

 

Irudia

Sartzeko bete beharreko baldintzak (20 plaza guztira)

UPV/EHUko eta UBx-ko irakasleen batzorde bat arduratuko da titulazio bikoitz honetan ikasleak hautatu eta onartzeaz. Batzorde horretan, kasuan kasuko masterretako arduradun akademikoek parte hartuko dute, besteak beste.

Eskatzen den hizkuntza maila ingelesezko B2 bat da, baina gomendatzen frantsesezko B2 maila izatea.

Ikasleak hautatzerakoan, honakoak hartuko dira kontuan: noten ziurtagiria, aurreko titulazioa, CV delakoa, hizkuntza ziurtagiriak eta motibazio gutuna.

UPV/EHUko ikasleek parte hartu ahal izango dute, baita ere,  titulazio bikoitzeko programaren barruan egin daitezkeen laguntza eta beken deialdietan (Erasmus+, …).

 

Informazioa eta eskaera

Titulazio bikoitzari buruzko informazioa lortzeko, quimicas.internacional@ehu.eus helbidera jo behar da, edo, zuzenean, beste helbide honetara: contact@doublemasterinpolymerscience.com . Eskaerak online egin behar dira: https://doublemasterinpolymerscience.com. Erasmus+ laguntza eskatu nahi izanez gero, ikasturte bakoitzean Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak ezarritako epeetan eskatu beharko da (https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/home).