Gradu Amaierako Lana
Gradu Amaierako Lana (GRAL) ikasleak nahitaez egin beharrekoa da eta 18 kreditu ditu.
GRAL gauzatzeko, ikasleek, banaka, proiektu bat egin behar dute, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean, eta bertan graduko ikasketa aldian jasotako prestakuntza gaiak eta lortu dituzten ahalmen, gaitasun eta trebetasunak bildu eta garatuko dira.
Kimika Graduko (UPV/EHU) Gradu Amaierako Lana egin eta defendatzeari buruzko arautegian jasota daude lan hori egin egin, defendatu eta ebaluatzeari buruzko irizpideak, baldintzak eta jarraitu beharreko prozedurak.
2025/26 IKASTURTE AKADEMIKOA. GRADU AMAIERAKO LANEN MATRIKULA ETA DEFENTSA EGITEKO DATAK (2025/09/26an Fakultateko Batzarrak onartua)
Deialdia |
Matrikula egiteko epeak, GAURen defentsa eskaera eta Memoria ADDIra igotzea (1. oharra) |
Zuzendarien txostenak GAURera igotzea eta Memoriak ADDIn balioztatzea |
Defentsa egiteko epea |
|---|---|---|---|
| Martxoa | Otsailaren 9tik 13ra arte | 2026ko Otsailaren 17ra arte | 2026ko Otsailaren 25etik 27ra |
| Apirila Ebaluazio Berezia (3. Oharra) | Apirilaren 13tik 15era | Apirilaren 17ra arte | 2026ko Apirilak 27-30 |
| Uztaila | Ekainaren 18tik 24ra arte | Ekainaren 26ra arte | 2026ko Uztailaren 6tik 10era |
| Abuztua (defentsak irailean) | Irailaren 1etik 4ra arte | Irailaren 8ra arte | 2026ko Irailaren 14tik 18ra |
| Iraila (defentsak urrian) (2. oharra) | Defentsa eskaera Urriaren 2ra arte | Urriaren 6ra arte | 2026ko Urriaren 13tik 16ra |
| Urria Ebaluazio Berezia 2026-2027 ikasturtea (3. Oharra) | 2026ko Irailaren 28tik urriaren 2ra arte | Urriaren 6ra arte | 2026ko Urriaren 13tik 16ra |
1. OHARRA: GRALaren matrikula graduko titulua lortzera bideratutako gainontzeko kreditu guztiak gainditu eta gero egingo da. Ikasleak defentsa eskatu behar du GAURen, Fakultateko web gunean eskura dagoen "GAUR Gidaliburua Gradu Amaierako Lanetako ikasleentzat" deritzan dokumentuan azaltzen den moduan. Defentsa eskaera egiteko epea amaitu baino lehen, Memoriaren kopia bat (pdf formatuan) igo behar da ADDIra.
2. OHARRA: Defentsarako epe hau soilik aplikagarria da, azken irakasgaia uztailean gainditu izanik, GRALa abuztuan gainditu ez dutenentzat, edota, beharko balitz, mugikortasun programetako ikasleentzat.
3. OHARRA: Defentsarako epe hau soilik aplikagarria da Ebaluazio Bereziaren Eskaera bidez azken ikasgaia irailean edo martxoan gainditu dutenentzat.
GRAL IMPRIMAKIAK:
GIDALIBURUAK:
- GRALko Zuzendariarentzako Gida.
- GRALko Ikasleentzako Gida.
- ADDIn GRAL bat osatzeko gida
- "Gradu Amaierako Lanaren" Memoriaren formatua.
- "Gradu Amaierako Lanaren" portadaren eredua.
- UPV/EHUren Logoak.
- Gradu Amaierako Lana egiteko materialak.
- Nola egin lan akademiko bat.
- GrAL ikasleentzako prestakuntza saioak.
ARAUDIAK:
- Kimika Fakultateko Gradu Amaierako Lanari Buruzko Araudia (pdf, 187KB).
- UPV/EHUko Gradu Amaierako Lanari Buruzko Araudia
- GRAL egiteko Enpresekiko Lankidetza-Hitzarmeneko Eredua (pdf, 201 KB).
- Pertsonal ikertzailearen irakaskuntzaren aukerak (pdf, 28KB).
- GRAL eta Etika Batzordea (pdf, 125 KB).