KIROL IKASTAROAK 2012-2013

 

 

Arabako Campusak plaza-kopuru mugatua eskaintzen du 2012-2013 ikasturtean zehar berak antolatutako kirol jardueren urteko programazioan Ikasle guztiei aukera-baldintza berberak eskaini nahi zaizkienez, Kirol Zerbitzuak zozketa bat antolatuko du plaza horiek banatzeko.

 

 

ESKAERETARAKO EPEA

Hau izango da zozketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea:

  • 1. lauhilekoa: 2012ko irailaren 3tiki 14ra bitartean.
  • 2. lauhilekoa: lehenengo lauhilabeteko ikastaroetan apuntatuta dauden ikasleentzat berriro izena emateko epea izango da 2013ko urtarrilaren 14tik 18ra. Gainontzekoentzat 2013ko urtarrilaren 21tik 25era.

Izena emateko epea luzatuko da urtarrilaren 31ra arte.

Irudia

ZOZKETA

Jasotako eskaera guztien artean egingo da zozketa irailaren 15ean, goizeko 8:30ean

Irudia

IZENA EMATEKO ERA

  • 1. lauhilekoa: 2012ko irailaren 17ko 9:00etatik 2012ko irailaren 19ko 16:30era, aukeratutako pertsonek izena eman eta dirua ordain dezaten. Epe hori iragan ostean, plaza libre geratuko da.
  • 2. hilabetekoa: lehenengo lauhilabeteko ikastaroetan apuntatuta dauden ikasleentzat berriro izena emateko epea izango da 2013ko urtarrilaren 14ko 9:00etatik 2013ko urtarrilaren 18ko 13:00era. Gainontzekoentzat 2013ko urtarrilaren 21tik 25era
    Arabako Campuseko Kirol Zerbitzuan ordaindu ahal izango da, Errektoreordetzako bulegoetan, (Izardui Komandante, 2).

Izena emateko epea luzatuko da urtarrilaren 31ra arte.

 

PLAZA LIBREAK:

Libre gelditu diren plazak iritsi ahala emango zaizkie Arabako Campuseko Kirol Zerbitzura bertaratu eta eskatzen dutenei (baita unibertsitarioak EZ direnei ere):

  • 1. lauhilekoa: 2012ko irailaren 17ko 9:00etatik 2012ko irailaren 19ko 16:30era, aukeratutako pertsonek izena eman eta dirua ordain dezaten. Epe hori iragan ostean, plaza libre geratuko da.
  • 2. hilabetekoa: lehenengo lauhilabeteko ikastaroetan apuntatuta dauden ikasleentzat berriro izena emateko epea izango da 2013ko urtarrilaren 14ko 9:00etatik 2013ko urtarrilaren 18ko 13:00era. Gainontzekoentzat 2013ko urtarrilaren 21tik 25era
    Arabako Campuseko Kirol Zerbitzuan ordaindu ahal izango da, Errektoreordetzako bulegoetan, (Izardui Komandante, 2).

Izena emateko epea luzatuko da urtarrilaren 31ra arte.
Goizez 9:00etatik 13:00etara (Astelehenetik ostiralera arte) / Arratsaldez 15:00etatik 16:30etara (Astelehenetik ostegunera arte)

IKASTAROEN IRAUPENA

  • 1. lauhilekoa: 2012ko urriaren 1etik 2013ko otsailaren 1era.
  • 2. lauhilekoa: 2013ko otsailaren 4tik maiatzaren 31ra.

AUKERA ASKEKO KREDITUAK

Plan zaharren kasuan, ikastaro hauek, gehienez, aukera askeko 4 kredituren balioa izango dute.
Plan berrien kasuan, ikastaro hauek, gehienez, aukera askeko 3 kredituren balioa izango dute.
Asistentzia kontrolatuko da eta kreditu kopurua emango da asistentzia horren arabera.