Protokoloa, kontratazioan gorabeherarik izanez gero

ZURICHen web orriko arazo informatikoak direla-eta, polizak egiteko orduan gorabehera batzuk gertatzen ari dira. Gorabeheraren bat gertatuz gero, protokolo honen arabera jardun beharko da:

  1. Ziurtagiririk ez badago edo web orrian arazorik badago, mezu elektroniko bat bidaliko du ikasleak berak Zurichera, lara.ramoswilliams@zurich.com helbidera, honako hau adierazita (adibidea erantsi dugu):
    • Produktua: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    • Izena eta bi deiturak:
    • Noiz: 2021/08/02tik 2022/01/28ra
    • Norakoa: Norvegia
    • Ordaindutako prima: 32,04 €
    • Errorearen arrazoia: errorea ordainketan
    • Hau eskatzen dut: ziurtagiria ematea
  2. Zurichek 24 ordu baino gutxiagotan bidaliko dio ikasleari aseguratuari dagokion ziurtagiri indibiduala (kopiarekin BilbaoAon telefonogunera).
  3. Ikasleak 24 ordutan ziurtagiria jasotzen ez badu, gorabeheraren berri emango du helbide honetara: ctbilbao@aon.es .