Edukira joan

Adierazpena

Kolorea

color

Gure sistemaren kolore-paletak aukera guztiak biltzen ditu: paisaian, gizartean eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean ikus daitezkeen kolore guztiak adierazten ditu filosofikoki.

kolorea

Kolorea da UPV/EHUren sistema grafikoaren osagai nagusietako bat, eta unibertsitate-ingurunetik eta gizartetik atera daitekeen kolore sorta zabal osoa biltzen du. Markaren energia, sormena, bizitasuna eta hazten jarraitzeko agintza islatzen ditu. Gure kolore-paletan, zuria nabarmentzen da; garrantzi handiko eginkizuna betetzen du euskarriak bateratzeko item modura, kolore bakarra baita, beltzarekin batera, sistema osoan eta komunikazio-pieza guztietan agertzen dena.

Zuria da mihisea, gure testuen koloreak kokatzeko gunea, eta aukera ematen du kontzeptuak behar den argitasunaz bereizteko. Toki aratza da, atsegina, eta garaikidea, eta hortxe kokatzen dugu gure mezua.

Testuetan, %100eko koloreñabardura eman behar zaio tintari, eduki-testuetan hizkuntzak bereizteko premia dagoenean izan ezik. Salbuespen gisa, aplikazio berezietan (Honoris Causa, ikasturte-hasiera, etab.), kolore neutroagoak erabiliko dira, metalizatuak, eta intentsitate handiagoa emango zaie materialen testurei (papera, hutsarte grabatua, bernizak, etab).

 

Izenburuetako testuaren kolorea

inzenburuetako testuen kolorea 1


inzenburuetako testuen kolorea 2
inzenburuetako testuen kolorea 3


inzenburuetako testuen kolorea 4
inzenburuetako testuen kolorea 5


inzenburuetako testuen kolorea 6

Hondo zuria izateak mugatu egingo du izenburuetarako tonu argiak erabiltzeko aukera, tonu argiak ez direlako nabarmentzen eta behar bezain ongi irakurtzen hondo zurian. Jarraian, kolorea hautatzeko zenbait aukera aditzera emango ditugu.

Azal, iragarki kartel eta gisa horretako piezetan nahiz argitalpenen barnealdean ahalik eta kolore gehien erabiliko ditugu, UPV/ EHU markaren adierazpen berria ezaugarritzen duten BIZITASUNA ETA BULTZADA transmititzeko.

Irudiaren kolore-estiloaren bereizgarri dira dentsitate handiko tonu biziak.

 

Komunikazio berezia

komunikazio berezia 1


komunikazio berezia 3
komunikazio berezia 2


komunikazio berezia 4

Erakunde-arloko eta komunikazio tresna berezietan, hala nola, hasieraekitaldi ospetsuetan parte hartzeko gonbidapenetan, Honoris Causa izendapenetan, urteurrenetan, etab.

Kolore-paletaren ñabardurak apaldu egingo dira, eta tonu neutro, gris eta metalikoak erabiliko dira.

Era horretako euskarri magnifikoetan, aplikazioen erabilera berezi eta esklusiboak egin daitezke, DIN A formatua alde batera utzirik.

Euskarri horien izaera magnifikoa agerian uzteko, inprimatze-teknika landuagoak eta jasoagoak erabiliko dira, baita bernizak, trokelak eta paper lodi porotsu eta naturalak ere.gruesos porosos y naturales.

 

Erabilera berezia

erabilpen berezia

Espaziokutxaren eta izenburuen kolorearen erabilera berezi bat: izenburuak hondoko irudiaren kolore bera du

Basque Yourself, Agenda eta gisa horretako piezetan, argitalpenak bereizteko, izenburu nagusia edo piezaren izena espazio-kutxaren parte balitz bezala eman daiteke, harekin bat eginda; hala, hondoaren kolore eta testura bera izango du testuak. Letra zulatuta agertuko da kasu horietan, eta zulatutako zatiaren hondoak izenburua irakurgarria izan dadin behar adinako kontrastea behar du.

 

Kolorearen erabilera, merchandisingeko piezetan

kolorearen erabilpena

Merchandisingeko piezetan, kolorearen erabilerak indar berezia hartzen du, eta kolorepaleta biziagoa erabil liteke, hala behar izanez gero.

Kolore optimistak, modernoak dira egokienak, alaitasuna, irrika, indarra iradokitzen dutenak. Unibertsitatearen jarrera nabarmentzeko: bizitasuna, energia, indarra, esperientzia eta gaztetasuna, begirada berriak, etengabeko bilakaera, ikuspegi irekia… sormena.