precio-master

Master Ofizialak – Prezioak

Matrikula

Matrikulen prezioak Eusko Jaurlaritzak 2026/27 ikasturterako onartutakoak dira, hain zuen ere Agindua, 2026ko ekainaren 1ekoa.

Master baten prezioa kalkulatzeko, matrikulatutako kredituak eta kredituaren prezioa biderkatu behar dira. Emaitza horri espediente irekierari dagozkion tasak gehituko zaizkio, Matrikula-gastu finkoak, oinarrizko istripu-asegurua barne eta baita 28 urtetik beherakoentzako eskola asegurua ere.

Ezarritako prezioak epe bakarrean ordaindu ahal izango dira matrikula egiten den unean, edo zenbateko berdinekin bi epetan; lehenengoa ordainduko da matrikula egitean eta bigarrena abenduan.

  • Prezioa kredituko. Kontuan izan behar da irakasgai horretan ikaslea lehen aldiz matrikulatzen den edo lehenago ere matrikulatuta egon den.
  • Espedientea irekitzea: 27,96 € (masterrean lehenengo aldiz matrikulatzean baino ez).
  • Matrikula-gastu finkoak, oinarrizko istripu-asegurua barne: 30,68 €
  • Eskola asegurua: 1,12 €

Beste prezio batzuk

  • Ziurtagiri akademikoa: 27,96 €
  • Ikasketa espedientea lekuz aldatzea: 27,96 €
  • Titulua: 190,17 €

Matrikula ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murriztuta izateko eskubidea