2023-2024 Eskaintza

DOCTORADO-Latinoamerica

Doktorego programak

Doktoregoa dugu geure jardun akademikoaren funtsezko helburua eta Latinoamerikako unibertsitateetan dugun presentziaren azken zioa. Doktoregoaren bitartez gauzatzen da gure lanarekin lortu nahi dugun kalitatezko prestakuntza akademikoa. Doktoregoak, nagusiki, unibertsitateko irakasleak prestatzea du helburu, prestakuntza hori oinarrizko pausoa baita harrerako unibertsitateetako irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko. Horregatik, lankidetzarako unibertsitateak aukeratzerakoan, berebiziko garrantzia dauka unibertsitateek beren irakasleei masterraren ostean doktoregoko ikerketen bidez prestakuntza osatzeko aukera eman nahi izateak.

 

Master guztiek programa bakar batean biltzen dituzte doktorego-jarduera guztiak: «Globalizazioa Aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak».

Jarduerak kudeaketa unitate bakarrean bateratzeak, administrazio lanak errazteaz gain, gure jarduna Latinoamerikan ditugun ikasleen premia eta berezitasunetara egokitzeko aukera ematen digu.

Programak arduradun bakar bat dauka, jarduera guztiak koordinatzen dituena eta gure unibertsitatearen eta hitzarmeneko unibertsitateen arteko solaskide bakarra dena.    Bestalde, master programetako arduradunak Doktoregoko Batzorde Akademikoan egoteak bermatu egiten du programetan egon daitekeen edozein arazo batzordera iristea eta arazoei konponbiderik zuzen eta eraginkorrena eman ahal izatea.  Planteamendu hori oso emaitza onak ematen ari da, kontuan hartzen badugu hura abian jarri zenetik 160 doktorego tesi baino gehiago defendatu direla.