Breadcrumb

Zuzenbideko masterraren hasiera Guatemalako Rafael Landivar Unibertsitatean

Zuzenbideko masterraren hasiera Guatemalako Rafael Landivar Unibertsitatean

2025eko irailaren 1ean, EHUko Gizarte Demokratikoa, Estatua eta Zuzenbidea Masterreko klaseak hasi ziren Guatemalako Rafael Landivar Unibertsitatean.

Prestakuntza hori "Graduondoko Sare Latinoamerikarraren" Nazioarteko lankidetza programaren barruan dago. Horren bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasleek master ofizialak eta EHUko doktorego programak ematen dituzte Latinoamerikako unibertsitateetan.

Kasu honetan, hurrengo bi ikasturteetan (2025/2026 eta 2026/2027) Guatemalako Rafael Landivar Unibertsitatean irakatsiko den Gizarte Demokratikoa, Estatua eta Zuzenbideko Masterra da.

Bi unibertsitateek sinatutako hitzarmenaren bidez, Latinoamerikako unibertsitateko ikasleek prestakuntza jasotzen dute Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eskutik, eta, bi urtez ikasi ondoren, Master Amaierako Lanak defendatu ondoren, Master titulua lortuko dute.

Edizio honetan, ikasleak esperientzia eta kalitate handiko irakasleak izango ditu:

Esteban Antxustegi Igartua doktorea

Jokin Alberdi Bidaguren doktorea

Javier Bilbao Ubillos doktorea

Francisco Javier Caballero Harriet doktorea

Norberto Javier de la Mata Barranco doktorea

Andrea de Vicente Arias doktorea

Xabier Eceizabarrena Saenz doktorea

Francisco Javier Ezquiaga Ganuzas doktorea

Juana Goizueta Vertiz doktorea

Ainhoa Lasa Lopez doktorea

Koldo Irurzun Ugalde doktorea

Cristina Odriozola Igual doktorea

Martin Razquin Lizarraga doktorea

Javier Perez Arraiz doktorea

Ana Perez Machio doktorea

Juan Manuel Velazquez Gardeta doktorea

Ikastaroa 2025eko irailaren 1ean hasi da, Juan Manuel Velazquez Gardeta doktoreak emandako "Planificación de negocios en el ámbito internacional: una perspectiva jurídica" irakasgaiarekin. Goiburuan, irakaslearen eta ikasleen irudia ikasturtearen hasieran.

Masterraren informazioa hurrengo estekan:

https://www.ehu.eus/eu/web/master/gizarte-demokratikoa-estatua-zuzenbidea-masterra

 

Rafael Landivar Unibertsitatean Javier Bilbao Ubillos doktoreak zuzendutako "Globalización: Procesos Sociales y Políticas Económicas" Ekonomia masterra irakatsiko da 2025eko urritik aurrera.

Ekonomia masterraren informazioa hurrengo estekan:

https://www.ehu.eus/eu/web/master/globalizazioa-gizarte-prozesuak-ekonomia-politika-masterra