Latinoamerikako eskuin berriari buruzko mintegia: Oinarriak eta Erronkak
2025eko irailaren 16an, "La Nueva Derecha Latinoamericana: Fundamentos y Desafíos" izeneko mintegia ospatu zen Dominikar Errepublikako Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoko (UASD) Unitate Berriko Paraninfoan.
Mintegi hau, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Latinoamerika 2024 ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdiaren bidez diruz lagundutako ikerketa-proiektuetako baten jardueretako bat da.
Zehazki, "La Nueva Derecha Latinoamericana: Surgimiento, dinamicas y perspectivas políticas" du izena proiektuak, eta ikertzaile nagusia Esteban Antxustegi doktorea da.
Gaur egun, Esteban Antxustegi doktorea EHUko "Globalizazioa aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak" izeneneko doktorego-programaren zuzendaria da, eta duela gutxi Dominikar Errepublikako Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoko (UASD) ohorezko irakasle izendatu dute.
Doktoreak jardunaldian parte hartu zuen sarrera txostena aurkeztuz eta mintegiaren koordinatzaile gisa.
Jardunaldiak garapenerako sei hitzaldi izan zituen, ikertzaile hauen eskutik:
Olaya Ondina Dotel Caraballo. "Movimientos sociales y convergencias en la diversidad. El caso Dominicano".
John Campos Benavides. "El Salvador y la reconstrucción del Estado bajo un nuevo paradigma para la derecha latinoamericana".
Lizbeth Joan Rivera Morales. "Colonialismo, austeridad y nuevas derechas: el caso puertorriqueño".
Yamil Aitor Musa Iratzagorria. "La nueva derecha mexicana".
Roberto Lagos Flores. "Soberanía, Estado y Seguridad en la política latinoamericana".
Andrés Merejo Checo. "La nueva derecha en el cibermundo".
Mintegiak oihartzun handia izan zuen Dominikar Errepublikako prentsan, eta horren erakusgarri dira Dominikar Errepublikako egunkarien estekak:
https://elestado.com.do/2025/09/19/la-uasd-analiza-el-auge-de-las-nuevas-derechas-en-america-latina/
* Irudian, EHUko Doktoreak zuzendutako ikerketa-taldeko kideak (Esteban Antxustegi jauna argazkian, ezkerretik hirugarrena agertzen da)
** Mintegiaren programa erantsi da.