Erasmus Mundus Master Day

Erasmus Mundus Master Day

Erasmus Mundus Masterrak, Europako unibertsitate batzuetako titulua lortzeko aukera

Irudia
Gure masterretako online aurkezpenetara sartu eta zure zalantzak argitu, azaroaren 22an.

Mundus masterrak nazioarteko ikasketa programa prestigiotsuak dira, goi-mailako hezkuntza-erakundeen nazioarteko partzuergo batek eskaintzen dituenak. Ikasketak gutxienez Europako bi herrialdetan egiten dira.

Master horiei esker, ikasleek izen handiko unibertsitate-programa europarretan parte har dezakete, eta, horrela, aukera izango dute hainbat lekutako ikasle eta irakasleekin prestakuntza-esperientziak partekatzeko eta egungo mundu globalean ezinbestekoak diren gaitasunak garatu ahal izateko.

Europar Batasunak diru-laguntzak ematen ditu programan parte hartzeko, bidaietarako eta mantenurako.

2023ko azaroaren 22a, asteazkena
Online
11:45-12:00 Mikrouhin Elektronika eta Optika Erasmus Mundus Masterra (EMIMEO)
12:05-12:20 Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Erasmus Mundus (ECT+)
12:25-12:40 Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus (MER)
12:45-13:00 Itsas Baliabide Biologikoak Erasmus Mundus Masterra (IMBRSea)
13:05-13:20 Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Erasmus Mundus (REM PLUS)
13:25-13:40 Hizkuntzaren eta Komunikazioaren Teknologiak Erasmus Mundus Masterra (LCT)
13:45-14:00 Arkitektura eta Hiri Ondare Gairaikidea Erasmus Mundus Masterra (ARURCOHE)