Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna. Erakusketa Bibliotekan (Erakusketa)

Noiz eta non

  • Noiztik: 2021/03/01
  • Noiz arte: 2021/03/12

Deskribapena

Martxoak 8 berri baten aurrean gaude. Egun hori gogoratu nahian, liburutegian dagoen argitarapen multzo zabal baten berri eman nahi dizuegu, “sexu-genero ikerketetak” izendapenen barnean biltzen direnak. Horietako gai askok eztabaida sakonak sortu dituzte gizarte mailan. Desberdintasunaren jatorrian dauden faktoreak ulertzeko egiten diren ahaleginak eta honen inguruan gero eta ikerketa gehiago egoteak erakusten du gaiak sortzen duen interesa eta epistemologikoki daukan garrantzia jakintza berriak sortzeko.

Zerrenda hontako liburu batzuk erakusgai eta eskuragarri egongo dira Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko, Donostia Saileko Liburutegian martxoaren 1etik 12ra.