Erizaintzako graduko ikasleak (Leioa). 2023/2024 Gradu amaierako lana
1. UPV/EHUko posta korporatiboa
2. Data garrantzitsuak
3. Matrikula
Noiz?
GRALen matrikula automatrikulan egiten da, gainerako irakasgaiekin batera, eta gradua amaitzeko behar diren kreditu guztiak matrikulatuta eduki behar dira.
Nola?
Ikaslea «Gradu Amaierako Lana» (GRAL) irakasgai generikoan matrikulatuko da GAUR aplikazioaren bidez: Matrikulak – zenbait matrikula – GRAL/MAL matrikula.
4. GRALen esleipena
ADI:
Izenburua: Ez idatzi izenburua letra larriz, esaldi eran baizik (adibidez: Nahitaezko gantz-azidoen eragina obesitatean).
Hizkuntza: Izenburua, lanaren mamia eta defentsa hizkuntza berean egin behar dira.Izenburua hautatutako hizkuntzan jaso behar da, eta berbera izan behar du GAURen agertzen diren hiru laukitxoetan (gaztelania, euskara, ingelesa/beste batzuk)
Iraileko deialdia aurreratzea: Lana adostuta edukita ere, inskribatu ezin baduzu, iraileko deialdia aurreratzeko zain zaudelako, ohiko epean bidali behar dituzu honako datu hauek tecnica.gestion.fme@ehu.eus helbide elektronikora:
- NANa
- Izen-abizenak
- GRALaren izenburua
- Zuzendaria
- Lanaren helburuak
- Egin beharreko lanak
Borondatezko akordioan ezarritako epean erregistroa egin ezean, eskaera ez da kontuan hartuko.
GRALeko gaia eta zuzendaria adosteko borondatezko akordioa
Ikastegiko irakasleren batekin GRAL egiteko zuzendaritza eta gaia adostu dituenak GAUR-en inskribatu beharko du, eta gero, Zuzendariak onartu beharko du GAURen. Onartu eta gero, lana Zuzendariaren GAUR ingurunetik desagertu egingo da aldi batez, harik eta ikastegiak baliozkotu egiten duen arte, eta ikaslearen esparruan “Aldatu beharrezkoa“ agertuko da.
Noiz?
GRAL matrikulatzen denetik eta 2023ko irailaren 14a baino lehen.
Nola?
GAUR bidez, Karrera amaierako proiektuak eta gradu amaierako lanak.
Zer arazo sor daiteke?
Baliteke ikasleek GRALa inskribatu duela pentsatzea, baina zuzendariak haren berririk ez jasotzea… Hala gertatuz gero, izango da ikasleak ez duela proposamena amaitzeko aukera sakatu.
- Adostutako GRALari buruzko laguntza (pdf, 476 Kb)
Fakultatearen GRALen eskaintza
Ikasleek ikastegiak eskaintzen dituen gaietako bat aukeratu beharko dute. Kalifikazioen bidez esleituko dira, eta mezu elektroniko bat jasoko dute lan bat esleitzen zaienean.
Noiz?
2023ko irailaren 18tik 21ra arte.
Nola?
GAUR-en hautatuko dira, gaien artean lehentasuna adieraziz. Ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute gai bat esleitzen zaienean.
5. Zuzendaritza/Tutoretza prozesua eta lana egitea
Tutoretza
GRALa egin bitartean ikasleak, gutxien dela, aurrez aurreko hiru tutoretza saio egingo ditu zuzendariarekin (hasierakoa, tartekoa eta amaierako tutoretza).
GRALaren egitea
Nola?
Lanaren memoria eta ahozko defentsa hizkuntza berean egin beharko dira; hizkuntza hori GAUR-en inskribatuko da. GRAL egiteko jarraibideak dokumentu hauetan daude jasota:
- GRALaren gida. Erizaintzako Gradua (Leioa) (pdf, 929 Kb)
- Aipuak (Vancouver estiloko gida) (pdf, 4,2 Mb)
Gainera, material hau kontsultatzea gomendatzen dizuegu:
- Biblioteka: Plagioa eta zintzotasun akademikoa
- Biblioteka: Gradu Amaierako Lana egiteko materialak
- Biblioteka: Nola egin lan akademiko bat
- Etika ikerketan
- Praktikak eta GrALak GIH eraginarekin
6. Defentsa: Defentsa eskaera GAUR aplikazioan, eta lana ADDIra igotzea
GRALean matrikulatutako ikasle guztiek ADDIren mezu bat jasoko dute plataformara sartzeko, berori izapideak egiteko irekitzen denean.
Defentsa eskatzeko egin beharreko ekintzak
Defentsa eskatu GAUR aplikazioan
Noiz?
- 2024ko apirilaren 22tik 25era, lehenengo deialdirako.
- 2024ko ekainaren 10etik 14ra, bigarren deialdirako.
Nola?
En GAUR, en el apartado Proyectos fin de carrera-Trabajos de fin de grado – Adjudicaciones, y en el plazo establecido para cada convocatoria:
- Si vas a primera convocatoria marca MAYO.
- Si vas a segunda marca JUNIO
GAURen Ez da baimenik ematen lehendik ezarrita zegoen hizkuntza aldatzeko. Tituluaren aldaketa txikiren bat egin behar bada (inoiz ezin izango da funtsezkoa izan), une honetan egin beharko da.
- Defentsa GAUR-en eskatzeko laguntza (pdf, 158 Kb)
Lana ADDIra igotzea
GRAL pdf formatuan igo behar da, eta lehenengo orria azala izango da, ikastegiaren ereduari jarraiki. Lana plataformara igoterakoan, ADDIren mezu bat jasotzen da.
- Azala Erizaintzako GRALetarako (docx, 63 Kb)
Bereizita jasoko dira honako dokumentu hauek, behar bezala sinatuta (Adi, “fitxategia igo eta beste bat gehitu” klikatu behar da, “hurrengo fitxategiari” ematen badiogu, ez digu ezer gehiago eransten utziko (ikus ADDI eskuliburua)):
- Memoria publiko egiteko baimena, lan bikainenen artean badago (nahitaezkoa): UPV/EHUren gordailu instituzionalean argitaratzeko baimena (pdf, 519 Kb)
- Ikasleen eta irakasleen arteko adostasuna lanaren eskubide intelektualak partekatzeko (aukerakoa): Jabetza intelektual partekatuaren adierazpena (pdf, 44 Kb)
- Dagokion Etika Batzordearen baimen-dokumentua, GrALak hala eskatzen duenean. Dokumentu hori ez aurkezteak GFAren defensa eragotzi egingo du.
Noiz?
- 2024ko apirilaren 22tik 25era, lehenengo deialdirako.
- 2024ko ekainaren 10etik 14ra, bigarren deialdirako.
Nola?
- ADDIren eskuliburua (pdf, 419 Kb)
Defentsa ekitaldia
Epaimahaia GRALeko zuzendariari dagokion irakaskuntza gunean deituko da. Ondorio horietarako, Leioa irakaskuntza gunetzat jotzen da. Defentsaren iraupena 10 minututakoa izango da, eta 10 minutu inguruko eztabaida izango da epaimahai ebaluatzailearekin.
Noiz?
- 2024ko maiatzaren 20ko astea, lehenengo deialdirako.
- 2024ko ekainaren 1ean eta 2an, bigarren deialdirako.
Nola?
Ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute, non, zer egunetan, zer ordutan eta zer epaimahaitan defendatu behar duten adierazteko.
7. Arautegiak
8. Laguntzarako dokumentuak
- (Beste leiho bat zabalduko du)Fakultateak eskaintzen dituen GRALak hautatzeari buruzko laguntza (pdf ,314,48 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)GRALaren gida. Erizaintzako Gradua (Leioa) (pdf ,929,36 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Aipuak (Vancouver estiloko gida) (pdf ,4,22 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)ADDIren eskuliburua (pdf ,419,47 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Defentsa GAUR-en eskatzeko laguntza (pdf ,157,66 Kb)
9. Inprimakiak
10. GRALeko ikasleen prestakuntza
11. GRALak eta iraunkortasuna
GRALa laborategian egingo baduzu, kontsultatu ikastaro: "Jardunbide egokiak laborategian: Hondakinen kudeaketa".
GFA egin dezakezu mundua bidezkoagoa eta oparoagoa izan dadin lagunduz, inor atzean utzi gabe. Hori da Nazio Batuen 2030 Agendak proiektatzen duena eta gurea egin duguna: Garapen iraunkorraren aldeko EHUagenda 2030.
12. GRALak egiteko bekak, laguntzak eta sariak
Hemen argitaratuko dugu GRALak egiteko laguntzei buruz heltzen zaigun informazio guztia.Baliteke geuk erregistratu gabeko laguntzarik ere egotea nonbait.
13. ADDI PUBLIKOA (ikusi aurreko urteetako GRALak)
Jarraian jasota dagoen estekan kontsulta daitezke ADDI gordailuan argitaratuta dauden GRALak.
14. Harremanetarako
Maria Jesus Alonso
Ikastegiko teknikaria
- Telefonoa: 946013245
- Helbide elektronikoa: tecnica.gestion.fme@ehu.eus